[itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Eka 7, 12:05:30, CEST 2007
Ados, Juan. Argi zagok gaizki ulertu dudala hire mezua.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntza Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------
> -----Mensaje original-----
> De: Juan Garzia Garmendia [mailto:svrinsjg a bildua sv.ehu.es]
> Enviado el: jueves, 07 de junio de 2007 11:38
> Para: agurrutxaga a bildua elhuyar.com; ItzuL
> Asunto: ER: [itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad
>
>
> Badaezpada:
>
> Nire eragozpenik handiena, eta funts-funtsezko bakarra, ez
> zen hor ederki
> azaldu duan horren aurkakoa, justu kontrakoaren aurkakoa
> baizik: alegia,
> hitzik arruntenarentzat hastea terminogiakeriatan.
>
> Beraz, aurkakoaren aurka banago, alde eta ados ere egon
> naitekek, ezta?
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Antton Gurrutxaga
> Bidalia: osteguna, 2007.eko ekainak 7 11:31
> Nora: 'ItzuL'
> Gaia: Re: [itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad
>
>
> Edo oker azaldu dut adieraz nahi nuena edo...
>
> Hau esan nahi nuen:
>
> - hizkera/hizkuntza orokorrean: aski da 'eraginkortasun'
> (inork hitz horren
> kontra ezer ez duelakoan)
> - espezialitate-hizkerak: bereiztea beharrezkoa
> (ezinbestekoa) denean, nago
> efficiency/efficacy kontzeptu-bereizketa aski egonkorra dela alorretik
> alorrera, ez baitut uste kasuan kasuko zehaztapenek aldatzen duenik
> oinarrian den ideia: efficacy: helburua lortzea; efficiency:
> helburua ahal
> den baliabide gutxienen bidez lortzea. Nire iritzia da
> eraginkortasun/efikazia bikotea erabiltzea dela egokiena (EKA
> hiztegian
> hartu genuen 'erabakia' gorabehera).
>
> Ez dut uste proposamen horrek hizkuntza orokorra lardasten
> duenik, hain
> zuzen ere, "Alor bakoitzeko espezialitatekoak baino ez diren
> TERMINOetan
> bakarrik" duelako eragina.
>
> -----------------------------------
> Antton Gurrutxaga
> > ELHUYAR Hizkuntza Zerbitzuak
> > Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> > (+34) 943 36 30 40
> > agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
> -----------------------------------
>
>
>
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > nombre de Juan Garzia Garmendia
> > Enviado el: jueves, 07 de junio de 2007 10:24
> > Para: ItzuL
> > Asunto: [itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad
> >
> >
> > Eta, orduan, "efikaztasuna" erabili behar al dugu kontzepturik
> > arruntenarentzat, eta post-it bat ipini "eraginkor/tasun" hitzari,
> > kasuan-kasuan zer adierazi nahi dugun azalduz? Ez baitatoz
> bat, antza,
> > besteak beste, medikuak eta ekonomialariak (DRAErena,
> > berriz...), zentzu
> > teknikoari dagokionez:
> >
> > "Eficiente: Relacion que existe entre beneficios y coste del
> > farmaco" (sic)
> >
> > "ekoizkin baten kopuru jakin bat lortzeko ezinezkoa bada
> > lehengai gutxiago
> > erabiltzea prozedura hori 'eficiente' da Paretoren zentzuan"
> >
> > Badakit alferrik samar nabilela, baina arren eta arren
> > erregutuko nieke
> > espezialista guztiei ahalik eta gutxiena lardastea
> > (helbururik onenarekin
> > bada ere) hiztegi arrunt, orokorra. Alor bakoitzeko
> > espezialitatekoak baino
> > ez diren TERMINOetan bakarrik egin ditzatetela beren egin
> > beharrak. Eta, hor
> > ere, kontuz eta tentuz, gerta bailiteke halako termino batzuk
> > denborarekin
> > hizkuntza orokorrera biltzea, eta, orduan, hobe itxurazkoak badira.
> >
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> > [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
> > xabier-pascual a bildua ej-gv.es
> > Bidalia: osteguna, 2007.eko ekainak 7 09:45
> > Nora: agurrutxaga a bildua elhuyar.com; itzul a bildua postaria.com
> > Gaia: Re: [itzul] eficacia, eficiencia, efectividad
> >
> >
> > Ekonomiaren alorrean (hau da, Ekonomia Teorian) gehien
> erabiltzen den
> > terminoa 'eficiente' da, Paretoren zentzuan, hots, ekoizkin
> > baten kopuru
> > jakin bat lortzeko ezinezkoa bada lehengai gutxiago
> > erabiltzea prozedura
> > hori 'eficiente' da Paretoren zentzuan.
> >
> > 'Eficiente' horri 'eraginkorra' deitzen diogu eta nik esango nuke
> > tradizio luze samarra dagoela. 'Efikazia' terminoa lotuago dago
> > helburuen betetzearekin eta 'efectividad' (hau, nire ustez, soberan
> > dago) batzuen ustez azken helburuei dagokie.
> >
> > Esate baterako, lan merkatuaren gehiegizko aldibaterakotasuna
> > (prekarietatea edo nahi duzuena) murrizteko kontratu
> > mugagabeak bultzatu
> > nahi dira. Horretarako zenbait neurri hartu dira (hobariak
> eta abar).
> > Neurri horien ondorioz kontratu mugagabeak areagotu dira eta, beraz,
> > neurriak 'eficaces' izan dira. Hala ere, aldibaterakotasun
> tasa ez da
> > jaitsi. Beraz neurriak 'eficaces' izan arren' ez dira
> > 'efectivoak' izan,
> > lortu nahi zen azken helburua ez delako lortu (nahiz eta bitarteko
> > helburuak bai).
> >
> > Txapa guzti horren ondoren, esan nahi dudana hauxe da: nik
> > eranginkortasuna eficiencia esateko erabiliko nuke (eta
> > erabiltzen dut)
> > eta efikaza eficaz esateko. Efectivo esateko azken helburuekiko
> > eraginkorra (parafrasia) erabiliko nuke, hitz bakar bat erabiltzera
> > behartuta ez nagoen bitartean.
> >
> > Laburbilduz, Anttonen lehenengo ideiarekin (eta ez azken
> > erabakiarekin)
> > bat nator.
> >
> > Xabier Pascual Jimenez
> >
> > Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
> > Eusko Jaurlaritza
> > 945 01 90 56
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago