[itzul] ER: ER: eficacia, eficiencia, efectividad

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Eka 7, 11:38:14, CEST 2007


Badaezpada:

Nire eragozpenik handiena, eta funts-funtsezko bakarra, ez zen hor ederki
azaldu duan horren aurkakoa, justu kontrakoaren aurkakoa baizik: alegia,
hitzik arruntenarentzat hastea terminogiakeriatan.

Beraz, aurkakoaren aurka banago, alde eta ados ere egon naitekek, ezta?

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Antton Gurrutxaga
Bidalia: osteguna, 2007.eko ekainak 7 11:31
Nora: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad


Edo oker azaldu dut adieraz nahi nuena edo...

Hau esan nahi nuen:

- hizkera/hizkuntza orokorrean: aski da 'eraginkortasun' (inork hitz horren
kontra ezer ez duelakoan)
- espezialitate-hizkerak: bereiztea beharrezkoa (ezinbestekoa) denean, nago
efficiency/efficacy kontzeptu-bereizketa aski egonkorra dela alorretik
alorrera, ez baitut uste kasuan kasuko zehaztapenek aldatzen duenik
oinarrian den ideia: efficacy: helburua lortzea; efficiency: helburua ahal
den baliabide gutxienen bidez lortzea. Nire iritzia da
eraginkortasun/efikazia bikotea erabiltzea dela egokiena (EKA hiztegian
hartu genuen 'erabakia' gorabehera).

Ez dut uste proposamen horrek hizkuntza orokorra lardasten duenik, hain
zuzen ere, "Alor bakoitzeko espezialitatekoak baino ez diren TERMINOetan
bakarrik" duelako eragina.

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntza Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------



> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Juan Garzia Garmendia
> Enviado el: jueves, 07 de junio de 2007 10:24
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad
>
>
> Eta, orduan, "efikaztasuna" erabili behar al dugu kontzepturik
> arruntenarentzat, eta post-it bat ipini "eraginkor/tasun" hitzari,
> kasuan-kasuan zer adierazi nahi dugun azalduz? Ez baitatoz bat, antza,
> besteak beste, medikuak eta ekonomialariak (DRAErena,
> berriz...), zentzu
> teknikoari dagokionez:
>
> "Eficiente: Relacion que existe entre beneficios y coste del
> farmaco" (sic)
>
> "ekoizkin baten kopuru jakin bat lortzeko ezinezkoa bada
> lehengai gutxiago
> erabiltzea prozedura hori 'eficiente' da Paretoren zentzuan"
>
> Badakit alferrik samar nabilela, baina arren eta arren
> erregutuko nieke
> espezialista guztiei ahalik eta gutxiena lardastea
> (helbururik onenarekin
> bada ere) hiztegi arrunt, orokorra. Alor bakoitzeko
> espezialitatekoak baino
> ez diren TERMINOetan bakarrik egin ditzatetela beren egin
> beharrak. Eta, hor
> ere, kontuz eta tentuz, gerta bailiteke halako termino batzuk
> denborarekin
> hizkuntza orokorrera biltzea, eta, orduan, hobe itxurazkoak badira.
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
> xabier-pascual a bildua ej-gv.es
> Bidalia: osteguna, 2007.eko ekainak 7 09:45
> Nora: agurrutxaga a bildua elhuyar.com; itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] eficacia, eficiencia, efectividad
>
>
> Ekonomiaren alorrean (hau da, Ekonomia Teorian) gehien erabiltzen den
> terminoa 'eficiente' da, Paretoren zentzuan, hots, ekoizkin
> baten kopuru
> jakin bat lortzeko ezinezkoa bada lehengai gutxiago
> erabiltzea prozedura
> hori 'eficiente' da Paretoren zentzuan.
>
> 'Eficiente' horri 'eraginkorra' deitzen diogu eta nik esango nuke
> tradizio luze samarra dagoela. 'Efikazia' terminoa lotuago dago
> helburuen betetzearekin eta 'efectividad' (hau, nire ustez, soberan
> dago) batzuen ustez azken helburuei dagokie.
>
> Esate baterako, lan merkatuaren gehiegizko aldibaterakotasuna
> (prekarietatea edo nahi duzuena) murrizteko kontratu
> mugagabeak bultzatu
> nahi dira. Horretarako zenbait neurri hartu dira (hobariak eta abar).
> Neurri horien ondorioz kontratu mugagabeak areagotu dira eta, beraz,
> neurriak 'eficaces' izan dira. Hala ere, aldibaterakotasun tasa ez da
> jaitsi. Beraz neurriak 'eficaces' izan arren' ez dira
> 'efectivoak' izan,
> lortu nahi zen azken helburua ez delako lortu (nahiz eta bitarteko
> helburuak bai).
>
> Txapa guzti horren ondoren, esan nahi dudana hauxe da: nik
> eranginkortasuna eficiencia esateko erabiliko nuke (eta
> erabiltzen dut)
> eta efikaza eficaz esateko. Efectivo esateko azken helburuekiko
> eraginkorra (parafrasia) erabiliko nuke, hitz bakar bat erabiltzera
> behartuta ez nagoen bitartean.
>
> Laburbilduz, Anttonen lehenengo ideiarekin (eta ez azken
> erabakiarekin)
> bat nator.
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
> Eusko Jaurlaritza
> 945 01 90 56




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago