[itzul] perfeccionar el contrato
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Eka 15, 11:05:35, CEST 2007
Argi utzi nahi dut ez daukadala ezer "burutu" aditzaren kontra eta, berez,
beste hitz asko bezain onargarria iruditzen zaidala "perfeccionar" esanahia
adierazteko.
Baina batere ondo iruditzen ez zaidana da "burutu" aditza erabiltzea,
euskaraz beste hitz pilo batekin gertatzen zaigun bezalaxe, BOSTEHUN MILA
esanahi diferente adierazteko. Ez, hori ez da bidea.
Izan ere, "burutu"k esan nahi du "amaitu", eta erabiltzen da, halaber,
gaztelaniazko "llevar a cabo" (una tarea, etab.) esateko (Elhuyar hiztegiak
azken adiera hori ere, besteak beste, jasotzen du, nahiz eta nik ahotsen bat
edo beste aditua daukadan azken esanahi horrekin erabiltzearen aurka). Eta
adiera gehiago ere agertzen dira hiztegian. Eta erabili ere, "ejecutar"
(hain zuzen ere "un contrato", adibidez) adierazteko erabilia ikusi izan dut
nik "burutu" hori. Bada, horiez guztiez gain, orain "perfeccionar" esanahia
erantsi behar al diogu?
Arazoa erraz ulertzen da: jo dezagun irakurle euskaldun batek "kontratua
burutu" irakurtzen duela. Zer ulertu behar du horrelako kasu batean? Zer
esanahi?
Ikusi dugu "perfeccionar" oso gauza zehatza dela, eta beraz, hitz zehatz bat
erabili behar da. Eta euskaraz ezin badugu horrelakorik aurkitu, bada
orduan, "perfekzionatu" beharko du izan.
Euskarazko espresio batekin nire ustez egin behar EZ denaren adibide bat
inork eduki nahi badu, gogoan har dezala "bertan behera utzi/geratu"
espresioa zenbaterainoko elastikotasunez erabili izan eta erabili ohi den
esanahi ezberdin pilo bat adierazteko, halako moduan non, gaur egun espresio
hori testuinguru espezializatu batean irakurtzean, jakiterik ez dagoen
zehazki zer demontre esan nahi ote den harekin (anular, cancelar, decaer,
suspender, desistir, renunciar a....eta abar eta abar).
Zirujau batek ebakuntzak bisturiz egiten ditu, eta ez aizkoraz. Modu berean,
guk ere itzulpenak hitz zehatzekin egin beharko ditugu, ezta? Eta ez komodin
lausoak erabiliz.
Xabier
----- Original Message -----
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 14, 2007 9:57 AM
Subject: Re: [itzul] perfeccionar el contrato
> Egun on, berriro ere:
>
> Bai, Arkaitzek dion esangura hori du zuzenbidean 'perfeccionar' horrek.
> Nik 'kontratua burutu' esango nuke euskaraz.
>
> Ez adiorik.
>
> Zelai Nikolas
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Kulturgintza
> Enviado el: jueves, 14 de junio de 2007 9:52
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] perfeccionar el contrato
>
> Eta hau, nola ematen da, kontratua perfekzionatu/hobetu???
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago