[itzul] perfeccionar el contrato

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Or, Eka 15, 11:59:58, CEST 2007


Zain nengoen ea terminologoren batek erantzuten zizun, ni baino erantzun
egokiagoa eta zehatzagoa emango baitizute haiek, baina erantzunik ez
denez, horra hor nirea:

Kontratu bat perfekzionatzea zer da? Kontratua legez egina egoteko behar
diren baldintza guztiak betetzea. Legezko baldintza horiek guztiak
betetzen diren unean 'perfekzionatzen' da kontratua. Une horretan
existitzen da kontratua eta bere legezko ondorioak sortzen hasten da.
Esaterako, saltzaileak gauza entregatu beharra eta erosleak sal-neurria
ordaintzeko beharra.

Kontratua perfekzionatzen denean ez da amaitzen (buruturen adiera hori
beraz ez da egokia), aitzitik zuzenbidean orduan sortzen da 

'Burutu' erabiltzea proposamen bat baino ez zen. 'Kontratua egin' esan
beharrean, modu dotoreago bat jartzearren. Hala ere, arrazoi duzula uste
dut, ez da batere zehatza eta egongo da beste moduren bat ideia hori
euskaraz zehatzago emateko. 

Begira ibili naiz nola esan hori euskaraz, eta ez dut aurkitu hitz bat
ideia hori emateko. Gogorra egiten zait, ordea, mailegua hartu behar
izatea, 'perfekzionatu' alegia. Horra hor proposamen batzuk: 'kontratua
sortzeko legezko baldintzak bete' edo 'kontratua egin', 'kontratua
jaio'(kontratuak jaiotzen al dira?).

Kontu zaila beraz.

Zelai Nikolas



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: viernes, 15 de junio de 2007 11:06
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] perfeccionar el contrato

Argi utzi nahi dut ez daukadala ezer "burutu" aditzaren kontra eta,
berez,
beste hitz asko bezain onargarria iruditzen zaidala "perfeccionar"
esanahia
adierazteko.

Baina batere ondo iruditzen ez zaidana da "burutu" aditza erabiltzea,
euskaraz beste hitz pilo batekin gertatzen zaigun bezalaxe, BOSTEHUN
MILA
esanahi diferente adierazteko. Ez, hori ez da bidea.

Izan ere, "burutu"k esan nahi du "amaitu", eta erabiltzen da, halaber,
gaztelaniazko "llevar a cabo" (una tarea, etab.) esateko (Elhuyar
hiztegiak
azken adiera hori ere, besteak beste, jasotzen du, nahiz eta nik ahotsen
bat
edo beste aditua daukadan azken esanahi horrekin erabiltzearen aurka).
Eta
adiera gehiago ere agertzen dira hiztegian. Eta erabili ere, "ejecutar"
(hain zuzen ere "un contrato", adibidez) adierazteko erabilia ikusi izan
dut
nik "burutu" hori. Bada, horiez guztiez gain, orain "perfeccionar"
esanahia
erantsi behar al diogu?

Arazoa erraz ulertzen da: jo dezagun irakurle euskaldun batek "kontratua
burutu" irakurtzen duela. Zer ulertu behar du horrelako kasu batean? Zer
esanahi?

Ikusi dugu "perfeccionar" oso gauza zehatza dela, eta beraz, hitz zehatz
bat
erabili behar da. Eta euskaraz ezin badugu horrelakorik aurkitu, bada
orduan, "perfekzionatu" beharko du izan.

Euskarazko espresio batekin nire ustez egin behar EZ denaren adibide bat
inork eduki nahi badu, gogoan har dezala "bertan behera utzi/geratu"
espresioa zenbaterainoko elastikotasunez erabili izan eta erabili ohi
den
esanahi ezberdin pilo bat adierazteko, halako moduan non, gaur egun
espresio
hori testuinguru espezializatu batean irakurtzean, jakiterik ez dagoen
zehazki zer demontre esan nahi ote den harekin (anular, cancelar,
decaer,
suspender, desistir, renunciar a....eta abar eta abar).

Zirujau batek ebakuntzak bisturiz egiten ditu, eta ez aizkoraz. Modu
berean,
guk ere itzulpenak hitz zehatzekin egin beharko ditugu, ezta? Eta ez
komodin
lausoak erabiliz.

Xabier

----- Original Message ----- 
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 14, 2007 9:57 AM
Subject: Re: [itzul] perfeccionar el contrato


> Egun on, berriro ere:
>
> Bai, Arkaitzek dion esangura hori du zuzenbidean 'perfeccionar'
horrek.
> Nik 'kontratua burutu' esango nuke euskaraz.
>
> Ez adiorik.
>
> Zelai Nikolas
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Kulturgintza
> Enviado el: jueves, 14 de junio de 2007 9:52
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] perfeccionar el contrato
>
> Eta hau, nola ematen da, kontratua perfekzionatu/hobetu???




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago