[itzul] Euskal abestiren bat zenbakiekin
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Eka 19, 17:46:07, CEST 2007
> Ba al dakizue euskal abestiren bat zenbakiekin?
Bada herri kanta bat, Oskorrik jaso zuena bere «Katuen testamentua»
diskoan. Hemen eskura dituzu hitzak, partitura eta airea:
http://www.euskomedia.org/cancionero/4867
Hitzak honelakoxeak dira:
«Bat: Matxin Parrat.
Bi: Mitxel Eperdi.
Hiru: kolko bete diru.
Lau: iko melau.
Bost: koxkotean koxt.
Sei: korta bete bei.
Zazpi: buru bete bazpi.
Zortzi: katillu bete zorri.
Bederatzi: katun narrue eratzi.
Hamar: mar-mar»
Laugarrenean «iko» dio, baina ez dut zalantzarik egiten «piko» dela.
Aldaera asko ditu herri kanta honek. Nafarroako beste aldaera bat, Mikel
Zaratek jasoa, duzu hemen (musikarik gabe)
http://www.armiarma.com/zarate/haur03.htm:
«Bat eta biga, ihauterietan gira; hiru eta laur, ni alegere gaur; laur
eta bortz, ni zutaz agradoz; sei eta zazpi, zu ere bai naski; zortzi ta
bederatzi, etzaitzula gaizki; hamar hameka, ohera laisterka; hamabi
hamairu, haurño bat baginu; hamalau hamabortz, adios aurtengotz; hamasei
hamazazpi, atsoa dugu eri gaizki; hemezortzi hemeretzi, eta hil behar
naski; hogoi hogoi ta... bat..., atsoa... ton... ba... lat...»
Esamolde gisa ere erabilia da (zen?), lau bitartekoa, inori gorrotoa edo
mesprezua adierazteko. Honela jasotzen du RM Azkuek Euskalerriaren
Yakintza liburuan (iturria: http://intza.armiarma.com/):
«Bat, Matxin Parrat, bi, Matxin ipurdi, iru kolko bete miru, lau, saguak
jango al au».
Horra, nire bi xentimokoa.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago