[itzul] Euskal abestiren bat zenbakiekin
Jon Aurre
jonaurre a bildua euskalnet.net
Ost, Eka 20, 08:29:11, CEST 2007
Bada Bizkaia aldean zenbakiekin atzera-aurrera egiten duen "errezu kantatua esango genukena" eta zenbaki kontuan nahikoa egiteko bestekoa: San Martienen kanta, "Ez dok amairu" (Ez dago malefiziorik). Honako bertsio hau Orozkon jasoa da 1985ean Justo Respaldizari
SAN MARTINEN KANTA
San Martin, esaik bat.
Gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
San Martin, esaik bi.
Erromako altara santuek bi
gure jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
San Martin, esaik hiru.
Hiru eternidadeak hiru
Erromako altara santuek bi
gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
San Martin, esaik lau
lau Ebanjelistek lau
hiru eternidadeak hiru
...
San Martin, esaik bost.
Kristoren bost llagak bost
lau Ebanjelistek lau
...
San Martin, esaik sei.
Sei serbillak dozak sei
kristoren bost llagak bost
...
Man Martin, esaik zazpi.
Zazpi sakramentuek
sei serbillak dozak sei
...
San Martin, esaik zortzi.
Zortzirek zeruek
zazpi sakramentuek
...
San Martin, esaik bederatzi.
Berderatzi ordenamentuek
zortzirek zeruek
...
San Martin, esaik hamar.
Hamar mandamentuek
berderatzi ordemanentuek
...
San Martin, esaik hamaika.
Hamaika mille aingeruek
Hamar mandamentuek
...
San Martin, esaik hamabi.
Hamabi apostoluek
hamaika mille aingeruek
hamar mandamentuek
bederatzi ordenamentuek
zortzirek zeruek
zazpi sakramentuek
sei serbilek dozak sei
Kristoren bost llagak bost
lau Ebanjelistek lau
hiru eternidadeak hiru
Erromako altara santuek bi
gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
San Martin, esaik hamairu.
Ez dozak hamairu!
Oilarrak joko munduen
Ama Birjinari entregau deutset
arimetxu bet altzuen
aingerutxuen zeruen
San Martinen kontuen.
Jon Aurre
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
Data: 2007(e)ko Ekainak 19(a), Asteartea, 5:46 pm
Gaia: Re: [itzul] Euskal abestiren bat zenbakiekin
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> > Ba al dakizue euskal abestiren bat zenbakiekin?
>
> Bada herri kanta bat, Oskorrik jaso zuena bere «Katuen
> testamentua»
> diskoan. Hemen eskura dituzu hitzak, partitura eta airea:
> http://www.euskomedia.org/cancionero/4867
>
> Hitzak honelakoxeak dira:
>
> «Bat: Matxin Parrat.
> Bi: Mitxel Eperdi.
> Hiru: kolko bete diru.
> Lau: iko melau.
> Bost: koxkotean koxt.
> Sei: korta bete bei.
> Zazpi: buru bete bazpi.
> Zortzi: katillu bete zorri.
> Bederatzi: katun narrue eratzi.
> Hamar: mar-mar»
>
> Laugarrenean «iko» dio, baina ez dut zalantzarik egiten «piko» dela.
>
> Aldaera asko ditu herri kanta honek. Nafarroako beste aldaera
> bat, Mikel
> Zaratek jasoa, duzu hemen (musikarik gabe)
> http://www.armiarma.com/zarate/haur03.htm:
>
> «Bat eta biga, ihauterietan gira; hiru eta laur, ni alegere
> gaur; laur
> eta bortz, ni zutaz agradoz; sei eta zazpi, zu ere bai naski;
> zortzi ta
> bederatzi, etzaitzula gaizki; hamar hameka, ohera laisterka;
> hamabi
> hamairu, haurño bat baginu; hamalau hamabortz, adios aurtengotz;
> hamasei
> hamazazpi, atsoa dugu eri gaizki; hemezortzi hemeretzi, eta hil
> behar
> naski; hogoi hogoi ta... bat..., atsoa... ton... ba... lat...»
>
> Esamolde gisa ere erabilia da (zen?), lau bitartekoa, inori
> gorrotoa edo
> mesprezua adierazteko. Honela jasotzen du RM Azkuek
> Euskalerriaren
> Yakintza liburuan (iturria: http://intza.armiarma.com/):
>
> «Bat, Matxin Parrat, bi, Matxin ipurdi, iru kolko bete miru,
> lau, saguak
> jango al au».
>
> Horra, nire bi xentimokoa.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago