[itzul] Euskal abestiren bat zenbakiekin
Jon Aurre
jonaurre a bildua euskalnet.net
Ost, Eka 20, 09:43:26, CEST 2007
Neuk ere ez dakit ondo, baina kontua gaztelaniako "serviles" hitzetik datorrela uste dut: "dïas serviles de la semana", horiek ere 6 dira; aingeru edo goiaingeru motaren bat beharbada; izar multzoren bat ere ba omen da "serviles" izenpe horretan... hor nonbait. Guzti-guztia argitzea ere ez da komeni.
Jon
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkarlanean.com>
Data: 2007(e)ko Ekainak 20(a), Asteazkena, 8:38 am
Gaia: Re: [itzul] Euskal abestiren bat zenbakiekin
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Zer dira "sei serbill" horiek?
>
> X.
>
> El 20/06/2007, a las 8:29, Jon Aurre escribió:
>
> > Bada Bizkaia aldean zenbakiekin atzera-aurrera egiten duen
> "errezu
> > kantatua esango genukena" eta zenbaki kontuan nahikoa egiteko
> > bestekoa: San Martienen kanta, "Ez dok amairu" (Ez dago
> malefiziorik).
> > Honako bertsio hau Orozkon jasoa da 1985ean Justo Respaldizari
> >
> > SAN MARTINEN KANTA
> >
> >
> > San Martin, esaik bat.
> > Gure Jaune bera dok bat
> > berak salbauko gaiozak.
> >
> > San Martin, esaik bi.
> > Erromako altara santuek bi
> > gure jaune bera dok bat
> > berak salbauko gaiozak.
> >
> > San Martin, esaik hiru.
> > Hiru eternidadeak hiru
> > Erromako altara santuek bi
> > gure Jaune bera dok bat
> > berak salbauko gaiozak.
> >
> > San Martin, esaik lau
> > lau Ebanjelistek lau
> > hiru eternidadeak hiru
> > ..
> >
> > San Martin, esaik bost.
> > Kristoren bost llagak bost
> > lau Ebanjelistek lau
> > ..
> >
> > San Martin, esaik sei.
> > Sei serbillak dozak sei
> > kristoren bost llagak bost
> > ..
> >
> > Man Martin, esaik zazpi.
> > Zazpi sakramentuek
> > sei serbillak dozak sei
> > ..
> >
> > San Martin, esaik zortzi.
> > Zortzirek zeruek
> > zazpi sakramentuek
> > ..
> > San Martin, esaik bederatzi.
> > Berderatzi ordenamentuek
> > zortzirek zeruek
> > ..
> >
> > San Martin, esaik hamar.
> > Hamar mandamentuek
> > berderatzi ordemanentuek
> > ..
> >
> > San Martin, esaik hamaika.
> > Hamaika mille aingeruek
> > Hamar mandamentuek
> > ..
> >
> > San Martin, esaik hamabi.
> > Hamabi apostoluek
> > hamaika mille aingeruek
> > hamar mandamentuek
> > bederatzi ordenamentuek
> > zortzirek zeruek
> > zazpi sakramentuek
> > sei serbilek dozak sei
> > Kristoren bost llagak bost
> > lau Ebanjelistek lau
> > hiru eternidadeak hiru
> > Erromako altara santuek bi
> > gure Jaune bera dok bat
> > berak salbauko gaiozak.
> >
> > San Martin, esaik hamairu.
> > Ez dozak hamairu!
> > Oilarrak joko munduen
> > Ama Birjinari entregau deutset
> > arimetxu bet altzuen
> > aingerutxuen zeruen
> > San Martinen kontuen.
> >
> > Jon Aurre
> >
> > ----- Jatorrizko mezua -----
> > Nork: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> > Data: 2007(e)ko Ekainak 19(a), Asteartea, 5:46 pm
> > Gaia: Re: [itzul] Euskal abestiren bat zenbakiekin
> > Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> >
> > > > Ba al dakizue euskal abestiren bat zenbakiekin?
> > >
> > > Bada herri kanta bat, Oskorrik jaso zuena bere «Katuen
> > > testamentua»
> > > diskoan. Hemen eskura dituzu hitzak, partitura eta airea:
> > > http://www.euskomedia.org/cancionero/4867
> > >
> > > Hitzak honelakoxeak dira:
> > >
> > > «Bat: Matxin Parrat.
> > > Bi: Mitxel Eperdi.
> > > Hiru: kolko bete diru.
> > > Lau: iko melau.
> > > Bost: koxkotean koxt.
> > > Sei: korta bete bei.
> > > Zazpi: buru bete bazpi.
> > > Zortzi: katillu bete zorri.
> > > Bederatzi: katun narrue eratzi.
> > > Hamar: mar-mar»
> > >
> > > Laugarrenean «iko» dio, baina ez dut zalantzarik egiten
> «piko» dela.
> > >
> > > Aldaera asko ditu herri kanta honek. Nafarroako beste aldaera
> > > bat, Mikel
> > > Zaratek jasoa, duzu hemen (musikarik gabe)
> > > http://www.armiarma.com/zarate/haur03.htm:
> > >
> > > «Bat eta biga, ihauterietan gira; hiru eta laur, ni alegere
> > > gaur; laur
> > > eta bortz, ni zutaz agradoz; sei eta zazpi, zu ere bai naski;
> > > zortzi ta
> > > bederatzi, etzaitzula gaizki; hamar hameka, ohera laisterka;
> > > hamabi
> > > hamairu, haurño bat baginu; hamalau hamabortz, adios aurtengotz;
> > > hamasei
> > > hamazazpi, atsoa dugu eri gaizki; hemezortzi hemeretzi, eta hil
> > > behar
> > > naski; hogoi hogoi ta... bat..., atsoa... ton... ba... lat...»
> > >
> > > Esamolde gisa ere erabilia da (zen?), lau bitartekoa, inori
> > > gorrotoa edo
> > > mesprezua adierazteko. Honela jasotzen du RM Azkuek
> > > Euskalerriaren
> > > Yakintza liburuan (iturria: http://intza.armiarma.com/):
> > >
> > > «Bat, Matxin Parrat, bi, Matxin ipurdi, iru kolko bete miru,
> > > lau, saguak
> > > jango al au».
> > >
> > > Horra, nire bi xentimokoa.
> > >
> > > --
> > > Gotzon Egia
> > > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> > >
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago