[itzul] Euskal abestiren bat zenbakiekin
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Eka 20, 08:28:12, CEST 2007
Zer dira "sei serbill" horiek?
X.
El 20/06/2007, a las 8:29, Jon Aurre escribió:
> Bada Bizkaia aldean zenbakiekin atzera-aurrera egiten duen "errezu
> kantatua esango genukena" eta zenbaki kontuan nahikoa egiteko
> bestekoa: San Martienen kanta, "Ez dok amairu" (Ez dago malefiziorik).
> Honako bertsio hau Orozkon jasoa da 1985ean Justo Respaldizari
>
> SAN MARTINEN KANTA
>
>
> San Martin, esaik bat.
> Gure Jaune bera dok bat
> berak salbauko gaiozak.
>
> San Martin, esaik bi.
> Erromako altara santuek bi
> gure jaune bera dok bat
> berak salbauko gaiozak.
>
> San Martin, esaik hiru.
> Hiru eternidadeak hiru
> Erromako altara santuek bi
> gure Jaune bera dok bat
> berak salbauko gaiozak.
>
> San Martin, esaik lau
> lau Ebanjelistek lau
> hiru eternidadeak hiru
> ..
>
> San Martin, esaik bost.
> Kristoren bost llagak bost
> lau Ebanjelistek lau
> ..
>
> San Martin, esaik sei.
> Sei serbillak dozak sei
> kristoren bost llagak bost
> ..
>
> Man Martin, esaik zazpi.
> Zazpi sakramentuek
> sei serbillak dozak sei
> ..
>
> San Martin, esaik zortzi.
> Zortzirek zeruek
> zazpi sakramentuek
> ..
> San Martin, esaik bederatzi.
> Berderatzi ordenamentuek
> zortzirek zeruek
> ..
>
> San Martin, esaik hamar.
> Hamar mandamentuek
> berderatzi ordemanentuek
> ..
>
> San Martin, esaik hamaika.
> Hamaika mille aingeruek
> Hamar mandamentuek
> ..
>
> San Martin, esaik hamabi.
> Hamabi apostoluek
> hamaika mille aingeruek
> hamar mandamentuek
> bederatzi ordenamentuek
> zortzirek zeruek
> zazpi sakramentuek
> sei serbilek dozak sei
> Kristoren bost llagak bost
> lau Ebanjelistek lau
> hiru eternidadeak hiru
> Erromako altara santuek bi
> gure Jaune bera dok bat
> berak salbauko gaiozak.
>
> San Martin, esaik hamairu.
> Ez dozak hamairu!
> Oilarrak joko munduen
> Ama Birjinari entregau deutset
> arimetxu bet altzuen
> aingerutxuen zeruen
> San Martinen kontuen.
>
> Jon Aurre
>
> ----- Jatorrizko mezua -----
> Nork: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Data: 2007(e)ko Ekainak 19(a), Asteartea, 5:46 pm
> Gaia: Re: [itzul] Euskal abestiren bat zenbakiekin
> Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
> > > Ba al dakizue euskal abestiren bat zenbakiekin?
> >
> > Bada herri kanta bat, Oskorrik jaso zuena bere «Katuen
> > testamentua»
> > diskoan. Hemen eskura dituzu hitzak, partitura eta airea:
> > http://www.euskomedia.org/cancionero/4867
> >
> > Hitzak honelakoxeak dira:
> >
> > «Bat: Matxin Parrat.
> > Bi: Mitxel Eperdi.
> > Hiru: kolko bete diru.
> > Lau: iko melau.
> > Bost: koxkotean koxt.
> > Sei: korta bete bei.
> > Zazpi: buru bete bazpi.
> > Zortzi: katillu bete zorri.
> > Bederatzi: katun narrue eratzi.
> > Hamar: mar-mar»
> >
> > Laugarrenean «iko» dio, baina ez dut zalantzarik egiten «piko» dela.
> >
> > Aldaera asko ditu herri kanta honek. Nafarroako beste aldaera
> > bat, Mikel
> > Zaratek jasoa, duzu hemen (musikarik gabe)
> > http://www.armiarma.com/zarate/haur03.htm:
> >
> > «Bat eta biga, ihauterietan gira; hiru eta laur, ni alegere
> > gaur; laur
> > eta bortz, ni zutaz agradoz; sei eta zazpi, zu ere bai naski;
> > zortzi ta
> > bederatzi, etzaitzula gaizki; hamar hameka, ohera laisterka;
> > hamabi
> > hamairu, haurño bat baginu; hamalau hamabortz, adios aurtengotz;
> > hamasei
> > hamazazpi, atsoa dugu eri gaizki; hemezortzi hemeretzi, eta hil
> > behar
> > naski; hogoi hogoi ta... bat..., atsoa... ton... ba... lat...»
> >
> > Esamolde gisa ere erabilia da (zen?), lau bitartekoa, inori
> > gorrotoa edo
> > mesprezua adierazteko. Honela jasotzen du RM Azkuek
> > Euskalerriaren
> > Yakintza liburuan (iturria: http://intza.armiarma.com/):
> >
> > «Bat, Matxin Parrat, bi, Matxin ipurdi, iru kolko bete miru,
> > lau, saguak
> > jango al au».
> >
> > Horra, nire bi xentimokoa.
> >
> > --
> > Gotzon Egia
> > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> >
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago