[itzul] alamartxoa

hekoepa a bildua gipuzkoa.net hekoepa a bildua gipuzkoa.net
Or, Eka 22, 10:56:12, CEST 2007



Kuriosidade modura kontatuko dut hau, ea inork argirik egiten dion.
Guk beti erabili dugu "alamartxo" hitza San Juan bezperan egiten den suari deitzeko. Hitzaren nondik norakoaz galdetuta, inork ez du horren berri ematen jakin.
Orain gutxi dela, ahaide zaldibitar batek kontatu zidan nola denbora luzez osaba zahar bat (ehun urte ingurukoa hura) zaintzen ibili den eta solasaldi luzeak izan dituzten haren gaixoaldian. Solas horietako batean kontatu omen zion alamartxo hitza "alarma sua" hitzetik zetorrela. Baserriren bat edo erretzen ari zenean oihu egiten omen zuten "alarma sua!, alarma sua!", sutearen larritasunaz ohartarazteko.
Bestetik, ordea, "sua" beti "sue" izan da Zaldibian. "Alarma sue" esango zutela pentsa daiteke, esatekotan. Hortik "alamartxoa"? edo, agian "sue" esaten hasi baino lehenago bilakatu zen "alamartxoa"?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago