[itzul] alamartxoa

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Or, Eka 22, 15:12:13, CEST 2007


Nik ezin argituko dizut ezer, baina kasualitatez eskura dut
poesia-liburu bat, Koldo Zubeldia zaldibitarrarena,
"Alamartxo ahantzia" izenekoa (Erroteta argitaletxea).
Beharbada ezagutuko duzu.


----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
Nork: <hekoepa a bildua gipuzkoa.net>
Norentzat: <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] alamartxoa
Data: Fri, 22 Jun 2007 10:56:12 +0200

>Kuriosidade modura kontatuko dut hau, ea inork argirik
>egiten dion. Guk beti erabili dugu "alamartxo" hitza San
>Juan bezperan egiten den suari deitzeko. Hitzaren nondik
>norakoaz galdetuta, inork ez du horren berri ematen jakin.
>Orain gutxi dela, ahaide zaldibitar batek kontatu zidan
>nola denbora luzez osaba zahar bat (ehun urte ingurukoa
>hura) zaintzen ibili den eta solasaldi luzeak izan dituzten
>haren gaixoaldian. Solas horietako batean kontatu omen zion
>alamartxo hitza "alarma sua" hitzetik zetorrela. Baserriren
>bat edo erretzen ari zenean oihu egiten omen zuten "alarma
>sua!, alarma sua!", sutearen larritasunaz ohartarazteko.
>Bestetik, ordea, "sua" beti "sue" izan da Zaldibian.
>"Alarma sue" esango zutela pentsa daiteke, esatekotan.
>Hortik "alamartxoa"? edo, agian "sue" esaten hasi baino
>lehenago bilakatu zen "alamartxoa"?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago