[itzul] Alamartxoa
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Al, Eka 25, 13:20:54, CEST 2007
Kaixo, lagunok!
Hitz horren berri ez dut izan, baina ikusterakoan -are gehiago azalpen hau ikustean- martxo hil-izena dagoelakoan nago. Arrazoia, Laudio eta Orozkon... martxo aldean egiten zen 'kanporamartxo' txangoa. Hipotesi moduan, 'ala-martxoa'ren lehengo zatian adberbioa edo zentzu bereko zerbait egon liteke.
Agur bero bat,
Bittor Arbizu
> ----------
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: lunes 25 de junio de 2007 12:00
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 37 bilduma, 26. zenbakia
>
> Message: 1
> Date: Mon, 25 Jun 2007 06:53:11 +0000 (GMT)
> From: Karmele Etxabe Azkarate <garmensa a bildua yahoo.es>
> Subject: [itzul] Alamartxoa
> To: ITZUL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <424648.93216.qm a bildua web27014.mail.ukl.yahoo.com>
> Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
>
> Egun on,
>
> Hitzaren jatorria zein den ez dakit, baina nik martxoarekin duela zerikusia esango nuke. Larunbatean alamartxoa izan zen Zaldibian, urtero bezala, eta horrela abesten zaio su horri:
>
> "Alamartxoa, negu berria, uda berria, zapok eta sugak erre, artoa ta garie gorde!"
>
> San Juanetakoari ez ezik San Pedrotako suari ere alamartxoa esaten zaio, baina baserri batzuetan baino ez da egiten orain.
>
> agur
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago