[itzul] Arrimar el hombro
ximon
ximon.iri a bildua euskalnet.net
Al, Eka 25, 19:08:40, CEST 2007
tira, nire ezjakintasunetik, baina orain dela gutxi, herri-urrats
martxan ipintzeko (uholdeak zirela-eta, bolondresen deika aritu
ziren), irratian behin baino gehiagotan "esku kolpea" aditu nuen. ez
dudana gogoan da, zein aditzekin jokatzen zuten, baina kasi seguru
"eman" erabili zutela; esku-kolpea eman, beraz... balio badizu, ondo,
eta bestela, ba, baita ere.
ximon
El 25/06/2007, a las 18:58, Laxaro Azkune escribió:
> Goiko esaldi horren parekorik ba al dago euskaraz? Noiz edo noiz
> zamaren
> baten garraioan laguntza eskatzerakoan, 'sartu bizkarra' esaten
> entzun izan
> dut, baina ez dakit aproposa ote den.
> Laxaro
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago