[itzul] Alamartxoa

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
As, Eka 26, 09:08:36, CEST 2007


Champs de Mars eta Campo de Marte (de Marzo beste izendapen batzuetan) 
oso-oso izendapen zabalduak dira gure aldameneko hizkuntzetan. Jatorria 
Erroman dago, eta armadak bere ospakizunak egiten zituen toki bat zen, 
funtzio erlijioso, militar eta politikoak zituena. "Kanpomartxo" hortik 
datorrela esango nuke. Zaldibiako "alamartxoa", berriz, ez dakit.

X.

El 26/06/2007, a las 9:05, jon-agirre a bildua ej-gv.es escribió:

> Leioa-Txorierrin ere kanpomartxo egiten da. Askotan pentsatu dudan 
> arren, ez dakit nondik datorren, baina nire hipotesia da ez duela 
> martxoarekin zerikusirik, inguru horretan 'martia' esaten baitzaio 
> urteko hirugarren hilari. Gehiago iruditzen zait hibrido moduko bat 
> 'kanpo(ra) marcho' (noa), eta, are gehiago, hori ere '(al) campo 
> marcho' (landara noa) euskaldunen erdaratik. Baina hipotesia baino ez 
> da.
>
> Jon Agirre
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En 
> nombre de "Arbizu Barona, Víctor"
> Enviado el: lunes, 25 de junio de 2007 13:21
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] Alamartxoa
>
> Kaixo, lagunok!
>
>         Hitz horren berri ez dut izan, baina ikusterakoan -are gehiago 
> azalpen hau ikustean- martxo hil-izena dagoelakoan nago. Arrazoia,  
> Laudio eta Orozkon... martxo aldean egiten zen 'kanporamartxo' 
> txangoa. Hipotesi moduan, 'ala-martxoa'ren lehengo zatian adberbioa 
> edo zentzu bereko zerbait egon liteke.
>
>         Agur bero bat,
>                                                           Bittor Arbizu
> > ----------
> > De:   itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en 
> nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
>
> > Responder a:  itzul a bildua postaria.com
> > Enviado el:   lunes 25 de junio de 2007 12:00
> > Para:         itzul a bildua postaria.com
> > Asunto:       ItzuL Mezu-Bilduma, 37 bilduma, 26. zenbakia
> >
> > Message: 1
> > Date: Mon, 25 Jun 2007 06:53:11 +0000 (GMT)
> > From: Karmele Etxabe Azkarate <garmensa a bildua yahoo.es>
> > Subject: [itzul] Alamartxoa
> > To: ITZUL <itzul a bildua postaria.com>
> > Message-ID: <424648.93216.qm a bildua web27014.mail.ukl.yahoo.com>
> > Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
> >
> > Egun on,
> >
> > Hitzaren jatorria zein den ez dakit, baina nik martxoarekin duela 
> zerikusia esango nuke. Larunbatean alamartxoa izan zen Zaldibian, 
> urtero bezala, eta horrela abesten zaio su horri:
>
> >
> > "Alamartxoa, negu berria, uda berria, zapok eta sugak erre, artoa ta 
> garie gorde!"
> >
> > San Juanetakoari ez ezik San Pedrotako suari ere alamartxoa esaten 
> zaio, baina baserri batzuetan baino ez da egiten orain.
>
> >
> > agur
> >
> >
> >




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago