[itzul] Alamartxoa

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Eka 26, 10:53:30, CEST 2007


Ez da sinplea, ez. Baina jatorri horrek 'kanpo' (Campus) eta 'martxo' (Martius) esplikatzen ditu (eta 'kanpomartxo' ere bai). Bestalde, hizkuntza gauza bizia da, eta etimologia herrikoiak edo sasietimologiak aldaerak eta hitz berriak sortzen ditu, beste hitz batzuen oihartzunek edo kidetasunek eraginda. Hortaz, oso naturala da herriak kanpo/etxe jokoa egitea, hitz elkarteen legeak aplikatzea (kanpo-/kanpa-) edo, 'kanpomartxo' kriptikoari zentzua bilatu nahian, osagaiak eranstea: kanpora, esate baterako, erdarazko 'marcho'ren mugimendu oihartzunaren laguntzarekin.

Leku gehienetan martxoan egiteak ere sasietimologiaren eragina salatzen duela uste dut, argi baitaukat (hau da ziurtzat jotzen dudan bakarra) 'martxo' hilaren izenarekin zerikusirik ez daukala: inguru honetan 'martxo' esaten ez delako, hirugarren hilarekin zerikusia baleuka 'marti' agertuko litzatekeelako eta gaztelaniazko 'marzo'tik baletor (litekeena, baina) 'martzo' entzun beharko genuke (Leioako zaharrek ez dute oraingoz galdu -tz-/-tx- bereizketa).

Esanahi aldetik ere, badu berea: "...una explanada situada en el exterior de las ciudades...", "...se hacían (...) juegos gimnásticos de los jovenes...". Izan ere, landa batean jolas giroan egiten den jaia da kanpomartxoa.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Jose Ramon Rodriguez
Enviado el: martes, 26 de junio de 2007 10:18
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Alamartxoa

Txorierrin Derion kanporamartxo esaten zaio, Larrabetzun Kanpamartxo eta
Zamudion Sasimartxo. Ez dut uste horren sinple denik.

El día 26/06/07, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
>
> Alegia, Campus Martius dateke horren jatorria. Eta hortik kanpomartxo
> ospakizun edo jaia.
>
> "El Campo de Marte era una explanada situada en el exterior de las
> ciudades y sus murallas, fuera (...) de las urbes. Este lugar estaba
> consagrado al dios Marte, dios de la guerra.
> En el Campo de Marte se hacían los ejercicios militares y juegos
> gimnásticos de los jóvenes, (...)."
>
> Alamartxoa ez da urrun ibiliko.
>
> Jon Agirre
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Xabier Mendiguren
> Enviado el: martes, 26 de junio de 2007 9:09
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Alamartxoa
>
> Champs de Mars eta Campo de Marte (de Marzo beste izendapen batzuetan)
> oso-oso izendapen zabalduak dira gure aldameneko hizkuntzetan. Jatorria
> Erroman dago, eta armadak bere ospakizunak egiten zituen toki bat zen,
> funtzio erlijioso, militar eta politikoak zituena. "Kanpomartxo" hortik
> datorrela esango nuke. Zaldibiako "alamartxoa", berriz, ez dakit.
>
> X.
>
> El 26/06/2007, a las 9:05, jon-agirre a bildua ej-gv.es escribió:
>
> > Leioa-Txorierrin ere kanpomartxo egiten da. Askotan pentsatu dudan
> > arren, ez dakit nondik datorren, baina nire hipotesia da ez duela
> > martxoarekin zerikusirik, inguru horretan 'martia' esaten baitzaio
> > urteko hirugarren hilari. Gehiago iruditzen zait hibrido moduko bat
> > 'kanpo(ra) marcho' (noa), eta, are gehiago, hori ere '(al) campo
> > marcho' (landara noa) euskaldunen erdaratik. Baina hipotesia baino ez
> > da.
> >
> > Jon Agirre
> >
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de "Arbizu Barona, Víctor"
> > Enviado el: lunes, 25 de junio de 2007 13:21
> > Para: itzul a bildua postaria.com
> > Asunto: Re: [itzul] Alamartxoa
> >
> > Kaixo, lagunok!
> >
> > Hitz horren berri ez dut izan, baina ikusterakoan -are gehiago
> > azalpen hau ikustean- martxo hil-izena dagoelakoan nago. Arrazoia,
> > Laudio eta Orozkon... martxo aldean egiten zen 'kanporamartxo'
> > txangoa. Hipotesi moduan, 'ala-martxoa'ren lehengo zatian adberbioa
> > edo zentzu bereko zerbait egon liteke.
> >
> > Agur bero bat,
> > Bittor Arbizu
> > > ----------
> > > De: itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en
> > nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> >
> > > Responder a: itzul a bildua postaria.com
> > > Enviado el: lunes 25 de junio de 2007 12:00
> > > Para: itzul a bildua postaria.com
> > > Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 37 bilduma, 26. zenbakia
> > >
> > > Message: 1
> > > Date: Mon, 25 Jun 2007 06:53:11 +0000 (GMT)
> > > From: Karmele Etxabe Azkarate <garmensa a bildua yahoo.es>
> > > Subject: [itzul] Alamartxoa
> > > To: ITZUL <itzul a bildua postaria.com>
> > > Message-ID: <424648.93216.qm a bildua web27014.mail.ukl.yahoo.com>
> > > Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
> > >
> > > Egun on,
> > >
> > > Hitzaren jatorria zein den ez dakit, baina nik martxoarekin duela
> > zerikusia esango nuke. Larunbatean alamartxoa izan zen Zaldibian,
> > urtero bezala, eta horrela abesten zaio su horri:
> >
> > >
> > > "Alamartxoa, negu berria, uda berria, zapok eta sugak erre, artoa ta
> > garie gorde!"
> > >
> > > San Juanetakoari ez ezik San Pedrotako suari ere alamartxoa esaten
> > zaio, baina baserri batzuetan baino ez da egiten orain.
> >
> > >
> > > agur
> > >
> > >
> > >
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago