[itzul] Bahituren gaineko zalantza

Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ast, Mar 1, 11:37:34, CET 2007





Administrazioak berarekin zorrak dituen herritar baten ondasunak bahitzen
dituenean, bahitura hori nola egiten da? herritar horrek "dituen zorren
trukean", "dituen zorrengatik" ala "dituen zorrak kitatu arteko tamainan"?

Gaztelaniaz ez dute arazo hori, "por" preposizioarekin esaten baitute:
"declaro embargados los bienes de la persona deudora (...) por los débitos
de referencia..."

Erantzuna aldizkari ofizialetan bilatzen saiatu naiz (portzierto gaur ezin
gara Gipuzkoakoan sartu) eta batzuetan behintzat "dituen zorrengatik" ageri
da.

Kontsulta egin dut udalean eta erantzun didate esaldi horrekin zorra eta
dagozkion berandutza-interesak eta gainerako gastuak kobratuko direla esan
nahi duela.

Beharbada "dituen zorrengatik" nik uste baino neutroagoa da, eta kasu
honetarako egokia. Horregatik zuen iritzia eskatu nahi nuke.


Milesker aitzinetik.







Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago