[itzul] Bahituren gaineko zalantza

mazkarate a bildua gipuzkoa.net mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Ast, Mar 1, 12:27:45, CET 2007


Nola ulertu kontzeptua:

Bahitzekotan, zorrak ordaintzeko epe exekutiboan bahitzen dira
zergadunaren ondasun eta eskubideak. 'Zorren" kontzeptuaren barruan
sartzen dira borondatezko epean ordaindu ez den zorra, gehi epe
exekutiboko errekargua, (berandutza) interesak eta, hala badagokio,
prozeduraren kostuak. 

Nola eman euskaraz:

A) "dituen zorrak kitatu arteko tamainan": hurbilago dago araudian
adierazten duen horretatik. Beste hauek ere erabil daitezke: "dituen
zorrak kitatu adina", "dituen zorrak kitatzeko" edo "dituen zorrak
kitatu arte".

B) "dituen zorrengatik": kausalitateaz edo zergatiaz ari ez denez, ez
zait egoki iruditzen hizkera administratiboan. 

C) "dituen zorren trukean": hizkera administratiboan mintzatuz, ez zait
iruditzen ezeren trukean egiten denik bahitzeko prozedura. Horrek
nolabaiteko adostasuna adierazten du, eta prozedura exekutiboaz ari gara
(Administrazioak behartu egiten du). Agian, hizkera kolokialerako balio
izango luke.

Azkenik, esan normal sartu naizela Gipuzkoa.net webgunean eta
Fiskalitaterako Departamentuaren webean
(http://webwpub1.gipuzkoa.net/wps/portal/ogasuna/).

* Ikus hemen Gipuzkoako Zergabilketa Erregelamendua (76. artikulutik
aurrera): http://doiop.com/Gipuzkoako_Zergabilketa_Erregelamendua

----
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia




-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Enviado el: jueves, 01 de marzo de 2007 11:38
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Bahituren gaineko zalantza





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago