[itzul] Bahituren gaineko zalantza

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ast, Mar 1, 15:23:05, CET 2007


Nik aukeren artean nahiago "dituen zorrak kitatu arteko tamainan" dela. 

Nik ez nuke "trukean" erabiliko, prozedurarekin bat ez datorrelako, eta trukea gauza bat beste baten ordez hartzea delako. Bahitzerakoan ordea, ez da zorraren trukean bahitutako gauza ematen, baizik eta gauza saldu egiten da eta enkantean ateratako diruarekin zorra ordaintzen da.

Bahitura edo enbargoetan hau da prozedura: epaile batek agintzen du zordunak dituen ondasun guztietatik batzuk (eta zehaztu behar ditu zeintzuk gainera) bahitzea, zorrak kitatzeko behar diren beste, eta ez gehiago (ondasun gehiago izan baitezake). Bahitu eta gero, zordunak oraindik badu epe bat zorra diruz kitatzeko, baina epe hori ordaindu gabe igaro ondoren, bahitutako ondasunak enkantean saltzen dira eta ateratako diruarekin zorra ordaintzen da. Zorra kitatu ondoren, oraindik dirua sobran badago, zordunari itzuli behar zaio. (Hala ere, praktikan egia esateko, ez dut inoiz ikusi zordunari ezer itzuli zaionik, baina hori beste kontu bat da)

Ikuspegi praktiko horrek balioko dizuelakoan, agur bero bat. Zelai


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alberto Martinez de la Cuadra
Enviado el: jueves, 01 de marzo de 2007 13:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Bahituren gaineko zalantza

Prozedura Kriminalaren Legearen 277. artikuluan (Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuaren bilduma) honela dakar:

"(...) y se acuerde el embargo de sus bienes >>en la cantidad<< necesaria en los casos en que así proceda".

Euskarazko testua hau da:

"(...) eta ondasunen enbargoa, betiere bidezkoa den kasuetan eta beharrezkoa den >>kopuruan<<".

(Testu horretan, "enbargoa" terminoa erabili da, "enbargo/bahi" bereizketa egin baita "embargo/prenda" emateko.)

Alberto


Galdera:
"Administrazioak berarekin zorrak dituen herritar baten ondasunak bahitzen dituenean, bahitura hori nola egiten da? herritar horrek "dituen zorren trukean", "dituen zorrengatik" ala "dituen zorrak kitatu arteko tamainan"?"



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago