[itzul] siempreniña
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Mar 2, 10:17:55, CET 2007
> Ea laguntzerik daukazuen, gaian agertzen den hori landare baten izena
> da (Erinus Alpinus) eta euskaratu ezinean nabil. Antza, ingelesez
> "Fairy Foxglove", "Alpine Balsam" eta "Summer Starwort" deitzen dute,
> baina euskaraz ez dut topatu.
Eta ez dut uste aurkituko duzunik. Aldundiko aditu bati galdetu diot,
eta landarea ezagutu bai, baina euskaraz izen arruntik ez diola
ezagutzen esan dit.
Gipuzkoan bakarrik baso landareak milatik gora omen dira, eta horietatik
heren batek ere ez omen du izen arrunt ezagunik.
Aditu horrek proposatu dit ingelesek egin ohi duten moduan jokatzea:
izen zientifikotik abiatuta hurbileko izen bat «asmatzea». Zaila da kasu
honetan, nire latin magatu(egi)ak ez baitu antzematen «Erinus» zer izan
daitekeen... «Alpetar erina», nik dakita! Edo, bestela, izen
zientifikoari eutsi.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago