[itzul] siempreniña
Arkaitz
arkailargi a bildua terra.es
Or, Mar 2, 10:39:18, CET 2007
Eskerrik asko, neuk ere pentsatu dut bide horretatik euskaratzea Alpetar
hori erabilita. Antza, Erinus hori grekotik (erinos) omen dator, baina
Linneok modu arbitrarioan ipini zion, landarearen ezugarriei gehiegi
erreparatu barik.
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, March 02, 2007 10:17 AM
Subject: Re: [itzul] siempreniña
> > Ea laguntzerik daukazuen, gaian agertzen den hori landare baten izena
> > da (Erinus Alpinus) eta euskaratu ezinean nabil. Antza, ingelesez
> > "Fairy Foxglove", "Alpine Balsam" eta "Summer Starwort" deitzen dute,
> > baina euskaraz ez dut topatu.
>
> Eta ez dut uste aurkituko duzunik. Aldundiko aditu bati galdetu diot,
> eta landarea ezagutu bai, baina euskaraz izen arruntik ez diola
> ezagutzen esan dit.
>
> Gipuzkoan bakarrik baso landareak milatik gora omen dira, eta horietatik
> heren batek ere ez omen du izen arrunt ezagunik.
>
> Aditu horrek proposatu dit ingelesek egin ohi duten moduan jokatzea:
> izen zientifikotik abiatuta hurbileko izen bat «asmatzea». Zaila da kasu
> honetan, nire latin magatu(egi)ak ez baitu antzematen «Erinus» zer izan
> daitekeen... «Alpetar erina», nik dakita! Edo, bestela, izen
> zientifikoari eutsi.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago