[itzul] Elekak Wordfasten web gunea lokalizatu du
3ARRANO
3arrano a bildua 3arrano.com
Al, Mar 5, 19:55:18, CET 2007
Pozgarria da. Bide batez, "webgune" izan beharko luke ezta?
Euskaltzaindiak "gune"rekin eginiko hitz elkarketak loturik joan behar
dutela dio, Berriaren estilo liburuan ere horrela azaltzen da, eta
Interneteko komunitate euskaldunean ere "webgune" erabiltzen da (baina
"web orri").
>
> Kaixo,
>
> Wordfast tresnaren web gunea (www.wordfast.net) euskaraz nabigatzeko prest
> dago jada. Bertan programaren inguruko informazio orokorra topatzeaz aparte,
> euskaraz dagoen eskuliburua ere deskarga daiteke. Web gunea dagoeneko 38
> hizkuntzetan ematen da.
>
> Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren
> diru-laguntza eskuratu du.
> Ondo izan,
> Elena
>
> -----------------------------------------------------------------
> Elena Garcia Berasategi
> Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
> Zelai Haundi Kalea, 3
> Osinalde Industrialdea
> 20170 Usurbil
> Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
> elena a bildua eleka.net / www.eleka.net
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago