[itzul] Kaukasiar ala kaukasoar?

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Mar 13, 11:31:16, CET 2007


Elhuyar hiztegian arazo bat dago: gaztelania-euskara atalean
'caucasiano, -a' eta 'caucásico, -a' sarrerak dira, eta batean 'kauskasoar'
eta bestean 'kasukasiar' ordainak ageri dira. Zuzenketak egitean, sarrera
bat zuzendu egin zen, baina besteak ihes egin zuen. Euskara atalean, berriz,
'kaukasoar' da sarrera bakarra.

Eta hala behar du: 'kaukasoar' (Kaukaso + -ar), leku-izenari lotu behar zaio
atzizkia, eta atzizkiaren aldaerak <-ar/-dar/-tar> dira (<-tiar> aldaera ere
bada, baina ez da emankorra toponimoei eransteko: 'aberetiar', 'afaltiar',
'apaiztiar', 'bazkaltiar'...). Bada <-iar> salbuespen bat edo beste, hala
nola 'arabiar', 'daniar' edo 'irakiar', baina hori besterik ez dira,
salbuespen alegia.

Hortaz, hobe dugu 'kaukasiar' forma baztertzea (tradizioak finkatutako forma
balitz, onargarria litzateke, baina ez da kasua), *'belgiar', *'kanadiar'
edo *'egiptiar' baztertzekoak diren bezala ('belgikar', 'kanadar' eta
'egiptoar' dira forma zuzenak).

Beste aukera bat mailegatzea da, 'kaukasiko', hizkuntzen sailkapenean inoiz
erabili izan den moduan.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Ander Altuna
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 10:31
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Kaukasiar ala kaukasoar?


Apur bat nahastuta nabil. Elhuyar hiztegian 'caucásico' bilatuz gero,
'kaukasiar' ematen du; baina, 'kaukasiar' bilatuz gero, ez du ordainik
ematen, hots, 'kaukasiar' ez dago. Baina 'kaukasoar' bilatuz gero, bai
'caucásico, hizkuntza kaukasoarrak: lenguas caucásicas' ematen du.
Euskalterm-en, 'hizkuntza kaukasiar' agertzen da.

Esku artean ditudan testu batzuetan 'kaukasoar' eta beste batzuetan
'kaukasiar' ageri zaizkit. Zientzia eta Teknologiaren Corpusean
'kaukasoar' (12) eta 'kaukasiar' (8) azaltzen dira. Inork lagunduko dit?

Eskerrik asko.

--
Ander Altuna Gabiola
Udako Euskal Unibertsitatea
Erribera 14, 1.D / 48005 BILBO
(00 34) 94 679 05 46
zuzentzailea a bildua ueu.org / www.ueu.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago