[itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Ost, Mar 14, 11:45:20, CET 2007
Bere txalma eramateko gauza ez den astoa, alperra galanta, esaten dugu guk.
Bere zamarra, jertsea edo dena delakoa beste bati eramanarazi nahian
dabilenari ere esaten diogu kontu hori. Nik ez dut ikusten, beraz, txalma
kontestu horretan erabil daitekeenik.
Guk, ustez, 'aztala' esaten genion atal horri. Irrist egin eta aztaleko
ederra hartu du, adibidez. Baina, harrituta gelditu naizen arren,
hiztegirik gehienetan 'orpo' ematen dute 'aztal'en ordain. Hori ere, beraz,
ez, nire ustez.
Oraintxe esan duten bezala, kartola izan daiteke egokia (kamioietakoei ere
esan zaie kartolak). Edo, bestela, kartutxera bera.
"Berasategi
Zurutuza, Joxe
M." Para
<jmbera a bildua alava.net "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> cc
Enviado por:
itzul-bounces a bildua pos Asunto
taria.com Re: [itzul] "Pistoleras edo
"cartucheras"
14/03/2007 11:06
Por favor,
responda a
ItzuL
<itzul a bildua postaria.c
om>
Estetika etxe baten iragarkirako bada, nik ez dut gaizki ikusten
"aldakako/izterretako zelulitisa".
Hala ere, gaztelaniaz "pistoleras/cartucheras" jarri badute, iruditzen zait
eguneroko hizkerakoa hartu dutela oinarri, bezeroarengana zuzentzean.
Nire ustez erregistro kontuari gehiago erreparatu beharko genioke ItzuLeko
erantzunetan.
Hizkera arruntean,Hegoaldean,"pistolerak" eta "kartutxerak" entzuten dugu
sarri.
Iparraldean nola esaten zaie?
AEBetako ingeleseko irudiari lotuta, aukerarik ikusten al duzue "txalmak"
bultzatzeko, nahiko basto geratzen den "bastak" albo batera utzita?
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Sergio Azkarate Beitia
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 10:13
Para: Itzul
Asunto: [itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"
Estetika etxe baten iragarkian agertu zait "pistoleras" berba.
Zelan ematen duzue euskaraz?
Sergio
GOIENA
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago