[itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"

xandonegi a bildua gipuzkoa.net xandonegi a bildua gipuzkoa.net
Ost, Mar 14, 11:33:05, CET 2007


Uste dut frantsesez culotte de cheval esaten zaiola horri. Iparraldeko
euskaldunek kulotak edo zaldi-kulotak esango diote, baina biziki
harrituko (eta poztuko) nintzateke, euskal ordain informalik sortu izan
balute iparraldean. 
 

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Bidaltze-data: asteazkena, 2007.eko martxoak 14 11:07
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"

Estetika etxe baten iragarkirako bada, nik ez dut gaizki ikusten
"aldakako/izterretako zelulitisa".

Hala ere, gaztelaniaz "pistoleras/cartucheras" jarri badute, iruditzen
zait eguneroko hizkerakoa hartu dutela oinarri, bezeroarengana
zuzentzean.

Nire ustez erregistro kontuari gehiago erreparatu beharko genioke
ItzuLeko erantzunetan.

Hizkera arruntean,Hegoaldean,"pistolerak" eta "kartutxerak" entzuten
dugu sarri.

Iparraldean nola esaten zaie?

AEBetako ingeleseko irudiari lotuta, aukerarik ikusten al duzue
"txalmak" bultzatzeko, nahiko basto geratzen den "bastak" albo batera
utzita?

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Sergio Azkarate Beitia
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 10:13
Para: Itzul
Asunto: [itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"


Estetika etxe baten iragarkian agertu zait "pistoleras" berba.

Zelan ematen duzue euskaraz?


Sergio


GOIENA



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago