[itzul] Anulación - Rescisión nola bereizi euskaraz
Alberto Martinez de la Cuadra
acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Ost, Mar 14, 14:59:45, CET 2007
Deustuko Unibertsitateak argitaratutako Kode Zibilaren aitzin solasean honako hau dio terminologia atalean:
"g) Ardura handia jarri da lexiko juridikoaren multzo osoa ahalik eta gehien barneratzeko. Esate baterako, negozio juridikoaren teoria orokorraren barruan, oso garrantzitsuak dira gaztelaniazko nulidad, rescisión edota resolución. Mailakatze baten bidez plazaratu da termino bakoitzaren berezitasuna, euskaraz saihestu egin behar direlako kontzeptuen inguruko nahasteak (horiek ez dira beharrezko ez komenigarri): nulidad/deuseztasuna; rescisión/hutsalketa; resolución/suntsiarazpena.
(1276g) La expresión de una causa falsa en los contratos dará lugar a la nulidad..
(1276e) Kontratuetan kari faltsua adierazteak deuseztasuna dakar...
(1295g) La rescisión obliga a la devolución de las cosas que fueron objeto del contrato con sus frutos...
(1295e) Hutsalketaren ondorioz, kontratuaren objektu diren gauzak euren fruituekin batera itzuli behar dira...
(1503g) Si el vendedor tuviere fundado motivo para... podrá promover inmediatamente la resolución de la venta.
(1503e) Saltzaileak arrazoi oinarriduna badu... kontratuaren suntsiarazpena eragin dezake berehala."
Alberto
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago