[itzul] Ortotipografia dela eta
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Mar 20, 16:31:28, CET 2007
Lehenengo, "Adina zenbakiz idatzi behar da" ez da hala, nire iritziz.
Beraz, bigarren, denbora-tartea ere ez. Zenbakiz idatzi nahi duzula,
konforme. Baina normalena testuaren barruan letraz idaztea da, helburua
ez bada kopuruak bistaz erraz lokalizatzea: buruketa batean edo
kopuru-konparaketa batean...
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Sergio Azkarate Beitia
Enviado el: martes, 20 de marzo de 2007 11:56
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Ortotipografia dela eta
Egun on.
Zenbakien idazkerari dagokionez.
Adina zenbakiz idatzi behar da: "Hark 5 urte ditu"
Baina demagun ez dugula adinik adierazi gura, baizik eta denbora
tartea. Hortaz,
"Orain dela 3 urte etorri nintzen"
ala
"Orain dela hiru urte etorri nintzen"?
Hori ere zenbakiz emango zenukete?
Eskerrik asko.
Sergio
GOIENA
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago