[itzul] ilgora eta itsasgora

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Mar 20, 16:59:15, CET 2007


Ilargiaren faseetan, ilberria (edo ilargi berria), ilgora, ilbetea (edo
ilargi betea) eta ilbehera ilargiaren lau argialdi edo argiuneak dira.
Baina, ilgora, esate baterako, une bat da ala aldi bat da? Hau da,
ilberriaren eta ilbetearen erdiko unea da ala ilberritik ilgorara dagoen
aldia? Hauxe da itauna: Nola deritze lau aldiei?

 

Antzera, itsasaldiekin: itsasgora, ura goian dagoenean, eta itsasbehera,
ur-maila behean dagoenean. Eta bitartean? Itsasgorantz eta
itsasbeherantz? Alegia, izan liteke ur-maila goian egotea baina
beheraldia hasita. Itsasgora ala itsasbehera da? Uneak itsasgora eta
itsasbehera dira. Eta aldiak? Horra hor bigarren itauna.

 

Jon

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago