[itzul] ilgora eta itsasgora
Alberto Martinez de la Cuadra
acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Ost, Mar 21, 11:04:04, CET 2007
Hiztegi batzuen arabera, itsasgora 'pleamar' da eta itsasbehera 'bajamar' da. Bermeon, ordea, ez da hala: itsasgora (edo urgora) marea gora doan aldia da eta itsasbehera (edo urbehera) marea behera doan aldia. 'Pleamar' eta 'bajamar' adierazteko, aldiz, plemar ("plemarien") eta bajamar esaten da.
Plemar eta bajamar bitarteko aldien erdiko uneak marerdiak dira; marerdiok gora edo behera egon daitezke urak marerditik gora edo behera doazenean.
Plemar eta bajamar horiek ez dira oraintsuko maileguak; XVII. mendean, Piarres Etxeberri lapurtarrak ere erabili zituen "Itxasoko Nabigazionekoa" itzulpenean:
"Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu zundan unzi handiarekin behar duzu ur bizitako plemara zergatik baxamarean entrada gustiak ensekatzen da eta barnean bada putzu bat zeiñetan baita 3 brasa eta erdi.".
"Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Villa-Ruillen hartuko duzu plemara, zeren baxamarean espaita braza bat eta erdi baizen"
X. Videgainek ere batu zituen Ziburun, "Enquete lexicale en domaine basque a Ciboure pour l'Atlas Linguistique des Cotes de l'Atlantique" (http://tinyurl.com/2l4gru):
"marea goiti - Litt.: "la marée vers le haut"
marea goiti heldu da - Litt.: "la marée arrive vers le haut"
marea beheiti - Litt.: "la marée vers le bas"
marea beheiti gaki da - Litt.: "la marée va vers le bas"
Masamarlerra
Plemara"
Alberto
>>>Galdetu da:
Antzera, itsasaldiekin: itsasgora, ura goian dagoenean, eta itsasbehera, ur-maila behean dagoenean. Eta bitartean? Itsasgorantz eta itsasbeherantz? Alegia, izan liteke ur-maila goian egotea baina beheraldia hasita. Itsasgora ala itsasbehera da? Uneak itsasgora eta itsasbehera dira. Eta aldiak? Horra hor bigarren itauna.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago