[itzul] ilgora eta itsasgora

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
As, Mar 20, 17:14:32, CET 2007


Hauxe da Harluxeten datorren definizioa.
*
ilgora*

iz. 1. Ilberritik ilargi betera doan 14 eguneko ilargi-fasea. 2. Delakofasearen
erdiko eguna, ilargiaren erdia argiturik dagoena. *Ilgora, hemezortzian
asteazkenez.**

*Balio badizu,
Laxaro

2007/3/20, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es>:
>
> Ilargiaren faseetan, ilberria (edo ilargi berria), ilgora, ilbetea (edo
> ilargi betea) eta ilbehera ilargiaren lau argialdi edo argiuneak dira.
> Baina, ilgora, esate baterako, une bat da ala aldi bat da? Hau da,
> ilberriaren eta ilbetearen erdiko unea da ala ilberritik ilgorara dagoen
> aldia? Hauxe da itauna: Nola deritze lau aldiei?
>
>
>
> Antzera, itsasaldiekin: itsasgora, ura goian dagoenean, eta itsasbehera,
> ur-maila behean dagoenean. Eta bitartean? Itsasgorantz eta
> itsasbeherantz? Alegia, izan liteke ur-maila goian egotea baina
> beheraldia hasita. Itsasgora ala itsasbehera da? Uneak itsasgora eta
> itsasbehera dira. Eta aldiak? Horra hor bigarren itauna.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago