[itzul] Laguntza!!
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Mar 21, 15:11:02, CET 2007
Kaixo:
Nik "una madre normalmente racional" hori ez dut ulertu "una madre que
normalmente se porta como un ser racional (y otras veces no)" gisa, baizik
eta "una madre medianamente racional" gisa. Alegia, "normalmente" hori
"racional" adjektiboaren graduatzaile gisa hartu dut nik.
Egia esan, euskaraz ez gara oso ongi moldatzen horrelakoak itzultzeko.
Ingelesez barra-barra erabiltzen dira horrelakoak ("terribly stupid",
"incredibly boring", "outrageously expensive"...). Gaztelaniaz ere dezente,
nahiz eta, esango nuke, ez ingelesez adina. Edonola ere, gaztelaniaz ez dago
inolako arazorik hitz-konbinazio horiekin (adibidez, "se trata de una
declaración sorprendentemente ingenua", eta horrelakoak). Euskaraz, ordea,
bai ("harrigarriki inozoa" ez genuke esango, ezta? Ala... bai?). Ez dakit
gramatikan adituak direnek zer deritzoten auzi honi.
Eginiko laguntza-eskaerari erantzunez, nik horrela itzuliko nuke: "...baldin
eta arrazionaltasun normaleko/ertaineko ama batek seme edo alaba hiperaktibo
bat badu..."
Ondo izan,
Xabier
----- Original Message -----
From: "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" <itzuliz a bildua euskalnet.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, March 20, 2007 9:34 PM
Subject: [itzul] Laguntza!!
Kaixo: gaur ez dut "actimel" hartu, eta, dagoeneko, buru-argitasuna ahitzen
ari zait. Hara esaldi labur hau:
"(...) que si una madre normalmente racional tiene un niño hiperactivo
(...)"
Testuak sailkapen bat egiten du, amaren haurrarekiko portaeraren araberakoa.
Horietako bat "ama arrazionala" da.
Niri "normalmente" horrek zalantza sortzen dit, esaldiaren kateamenduan.
Laguntzerik bai?
Mila esker
Joxemari=
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago