[itzul] Izugarri arrazionala

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Mar 21, 15:51:13, CET 2007


	Uste dut euskaraz ez dugula arazorik <<ama izugarri arrazionala>>
esateko, <<etxe izugarri handia>> esaten dugun bezala. Areago. Iruditzen
zait <<izugarri ama arrazionala>> ere neke barik esango genukeela, baina,
badaezpada, ez noa lepoa jokatzera.

	Adberbioa -ki amaierakoa bada, katea (iz + adb + adj) ez zaigu hain
eroso egiten, baina, berez, nik ez dut debeku gramatikalik sumatzen inondik
inora ere. Osterantzean <<etxe oso handia>> zuzendu egin beharko genuke.

	Beraz, <<ama normalki arrazionala>> ontzat eman beharko dugu. Beste
kontu bat da aukera bakarra ote den. Nik, neure esku balego, <<ama behar
bezain arrazional bat>> jarriko nuke.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago