[itzul] Izugarri arrazionala
altxupere a bildua euskalerria.org
altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Mar 21, 19:48:59, CET 2007
Zeharka baino ez diot galderari erantzungo; puntu honetaz
ariko naiz gehiago.
>>Osterantzean 'etxe oso handia' zuzendu egin beharko
genuke.
Aspaldi nuen jakinmina, baina orain arte ez dut egiaztatu:
‘etxe oso handia’ egitura zertan gaitzetsirik ez dugula
uste dut. Hara zer dicen OEHk oso sarreraren atal batean
(688. orrialdea): “(Colocado entre el sust. y el adj.).
Gizon oso ona zen. / Gelditu zen ekuste oso garbiarekin. /
Biztu bear dogu amore oso eragingille bat. / Limosnea da azi
oso segurua. / (eta beste hainbat). Hain zuzen ere, atal
horren ondotik dator arruntzat-edo daukaguna: “Antepuesto
al sustantivo que va con el adjetivo)”.
Behar dugun esaldian, zuek proposatutakoak ez zaizkit gaizki
iruditzen. "Ama aski arrazional batek" ere esango nuke,
baina ez dakit graduazio horrek ez ote duen goraxeago
jotzen. Ez nago seguru.
Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago