[itzul] Recerco

altxupere a bildua euskalerria.org altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Mar 22, 09:28:29, CET 2007


Ea honek arrastoren bat ematen dizun. Interneten bilatuta,
adibide hau aurkitu dut (EHAAkoa da):

- La fachada lateral se apareja en mampostería con recerco
en algunos de los vanos y su parte trasera  lleva galería
más pequeña que en la casa contigua.

- Alboko fatxada harlangaitzez aparejatuta dago, bao batzuk
azpatuta ditu eta bere atze aldean ondoko eraikinekoa baino
igargu txikiagoa du.

Hor 'azpatu' ageri den bezala, 'azpadura' ikusi dut beste
batean. Mujikaren hiztegian, 'azpadura' hitzaren bigarren
adiera batek honela dio: "cenefa, ribete, orla, orilla". Nik
ez nuen ezagutzen hitza, ez gaztelaniaz ez euskaraz.

Patxi Petrirena
('Aita aski antsioso' bat... Atzoko testu hark amak bakarrik
'sailkatzen' al zituen?)  


>Egun on: eraikuntzako testu batean "recerco" ageri zait. Ba
>al dakizue nola esaten zaion euskaraz?
>
>Mila esker
>
>Joxemari



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago