[itzul] "guardias dormidos"
Jon Arbizu
jarbizu a bildua traducci.com
Ast, Mar 22, 10:26:08, CET 2007
Kaixo, guztioi:
Goiko hori itzuli behar izan duzue? Nola eman duzue?
Izen "teknikoa" jartzea pertsatu dut, baina ez nago ziur zer den ere. Definizio batzuek "zebrabide goratuak" direla diote, baina beste batzuek abiadura moteltzeko beste elementuetara (bandak, txintxeta motakoak,...) zabaltzen dute, zebrabideak soilik izan behar gabe. "Baden" hitzetik ere jo dut, baina "sakangune" ordainak ez nau gehiegi ase.
Bestetik, badago moduren bat begiratzeko ea galdera hau jorratu den Itzulisten aurreko beste batean?
Jon
CCI Itzulpenak
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago