[itzul] Placa de reconocimiento de Alava

Remiro, Mercedes m.remiro a bildua parlam.euskadi.net
Ast, Maiatza 3, 15:25:44, CEST 2007


Nire iritziz, "gorazarre(-)plaka" hitz-elkarketa desegin beharra dago.
Izan ere, konposizio horretan plaka da burua, eta nik behintzat zera
interpretatzen dut: X-k Y-ri eginiko plaka dela. Aitzitik, X-k Y-ri
gorazarrea egiten dio, ez (derrigorrez) plaka. Horregatik pentsatzen dut
gorazarre hitzari atzizkia ipiniz gero plakarekiko lotura hautsita
geratzen dela. Hortaz, "Arabak X-ri eginiko gorazarrearen plaka" da nire
proposamena.

Mertxe Remiro
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Aixe, S. L.
Bidaltze-data: jueves, 03 de mayo de 2007 10:50
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Placa de reconocimiento de Alava


Beste aukera bat:

    Placa de reconocimiento de Alava a x
    Arabak X-ri eginiko gorazarre plaka


Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago