[itzul] IV. Torneo cuadrangular de fútbol femenino

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Or, Maiatza 4, 14:53:08, CEST 2007


Nik, bigarrenaren ildotik joko nuke: Emakumeen Futboleko IV. Lauko Torneoa/Txapelketa.

Uste dut ez dagoela "Lauko Futbolik", "Bosteko Futbola" badagoen arren.
Nik ulertzen dut "lauko torneoa/txapelketa" dela, lau talderen artean jokatzen dena (Final Four / Lauko Finala bezala) eta, ondorioz, unitate hori ezin dela banatu; honainokoa zuzena bada, zenbaki ordinala unitatearen ezkerretara legoke ondoen.

Ezertarako balio badizu...

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Itzultzailea - Eibarko Udala
Enviado el: viernes, 04 de mayo de 2007 9:21
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] IV. Torneo cuadrangular de fútbol femenino


Kasualitatea da baina hala tokatu zait... Nola euskaratuko zenukete? 
a) Nesken /Emakumeen IV. Lauko Futbol Torneoa? 
b) Nesken/Emakumeen Futboleko IV. Lauko Torneoa
 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago