[itzul] Zalantza ( todo lo que quieras/quieres )
Inaki Luzuriaga
aizkomendi a bildua yahoo.com
Ost, Maiatza 9, 16:10:46, CEST 2007
Kaixo: itxura guztien arabera, nahi izan (subj.)/maite
izan (indik.) bikotea dugu hemen, nahiz eta argi
dagoen testuinguru zehatza jakitea dela onena. Nik
honelako zer edo zer jarriko nuke:
Zernahitarako: nahi duzulako, maite duzulako.
--- Xabier Aristegieta <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
wrote:
> Kaixo:
>
> 1.- Ezer proposatzen hasi aurretik, komeni da
> zehatz-mehatz jakitea zer
> iragarri nahi den lelo horren bitartez, ahalik eta
> ideia hurbilenekoa
> izateko.
>
> 2.- Zentzuzkoa iruditzen zait zalantza sortzea ea
> indikatibotik
> subjuntiborako aldaketa horrek aditzaren esanahiaren
> aldaketa ere islatzen
> ote duen. Kasu horretan, nik ulertzen dut "nahi
> izan" esanahia lehen
> esaldian adierazi nahi izango litzatekeela ("para
> todo lo que quieras"), eta
> "maite izan", berriz, bigarren esaldian ("para todo
> lo que quieres"), baldin
> eta iragarleek hunkimen-efektu bat-edo eragitea
> bilatzen badute (ohi
> dutenez). Dena den, ohartarazi beharrekoa da bitxi
> samar gelditzen dela
> "maite izate" horren objektua "todo" izatea, eta ez,
> askoz ere logikoagoa,
> "todos" (badakigu, hala ere, ikus-entzunezko
> iragarki bat baldin bada,
> efektu bitxi hori ez litzatekeela axolakoa izango
> baldin eta, adibidez,
> "todo" hitz hori "familia zoriontsu" tipiko baten
> irudiari gaininprimaturik
> agertuko balitz). Kasu honetan ez dago
> itzulpen-arazorik: "Nahi duzun
> guztirako. Maite duzun guztirako".
>
> 3.- Benetako arazoa sortzen da bi esaldietan
> "querer" horrek esanahi bera
> duenean ("nahi izan", nik ulertzen dudanez) eta,
> beraz, kontua denean
> euskaraz nola islatu behar den gaztelaniazko
> aldaketa hori, indikatibotik
> subjuntiborakoa. Aipatzeko modukoa iruditzen zait
> ezen, iragarlearen asmoa
> baldin bada bi esaldietan "nahi izan" adieraztea,
> deigarria dela esaldien
> hurrenkera hori aukeratu izana, eta ez
> alderantzizkoa (alegia, "Para todo lo
> que quierEs. Para todo lo que quierAs"), bigarren
> hurrenkera hori, nire
> ustez behintzat, biribilagoa baita.
>
> Nire proposamenak:
>
> "Nahi duzun edozertarako. Nahi (izaten) duzun
> guztirako" (itzulpen honek
> oihuka eskatzen dit, niri behintzat,
> esaldi-hurrenkera alderantzizkoa
> izatea).
>
> Edo (askatasun pixka/asko batekin jokatuz):
>
> "Guztia nahi baduzu. Guztia nahi duzulako."
>
> Ea, bada. Dena den, lehenik eta behin, iragarleak
> zer esan nahi duen guztiz
> argitu beharko litzateke, jakina.
>
> Xabier
>
>
> ----- Original Message -----
> From: "Patxi Petrirena" <altxupere a bildua euskalerria.org>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, May 09, 2007 2:05 PM
> Subject: Re: [itzul] Zalantza ( todo lo que
> quieras/quieres )
>
>
>
> >>>Para todo lo que quieras. Para todo lo que
> quieres. (Bi
> esaldiak hurrenkera horretan doaz).
>
> Gaztelaniazko leloaren sortzaileak koxka gramatikal
> bat
> jarri dio euskarazko itzultzaileari, itxura batean
> zuzeneko
> baliokiderik ez duena. Kontua da ñabardura hori
> adierazteko bide bila hasi naizenean antzemangaitz
> samar
> gertatu zaidala diferentzia gaztelaniaz ere. Adiera
> berberean hartu behar ote da 'querer' bi esaldietan?
> Edo
> 'nahi izan' / 'maite izan' moduko bereizkuntzaren
> bat ote
> dago? Halakorik ez bada, indikatiboaren eta
> subjuntiboaren
> arteko aldea ez dut erraz harrapatzen nik,
> praktikan. Garbi
> dago 'nahi izan' aditzarekin 'nahi duzun guztirako'
> esango
> genukeela bi esaldietan.
>
> Zerbaitetan laguntzeko esperantzan, hona aieru
> batzuk:
>
> - Alde handi samarra legoke, teorian, 'nahi zenukeen
> guztirako' eta 'nahi duzun guztirako' esanda, baina
> hor ere
> zalantza franko sortzen zait, alde hori
> gaztelaniazkoarekin
> pareka ote daiteken.
>
> - Beste bide batetik, 'Zernahitarako' eta 'Nahi
> duzun
> guztirako' proba liteke.
>
> Nire nahimenak horrainoko emaitza erdietsi du.
> Eskasa,
> seguruenik. Nahiak nahi, ezinak ezin.
>
> Patxi
>
>
____________________________________________________________________________________
Don't get soaked. Take a quick peak at the forecast
with the Yahoo! Search weather shortcut.
http://tools.search.yahoo.com/shortcuts/#loc_weather
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago