[itzul] Portillo de Techa eta La Torca
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
Or, Maiatza 11, 12:45:30, CEST 2007
AFAren basean nagusiki 'Techa' agertzen da. Euskaltzaindiaren EODAn ez dago, baina 'Fontecha' bai, euskal era arautu gisa.
'Torca' ere horrelaxe agertzen zaigu, euskal bertsioan, gure basean.
Izen geografikoei dagokienez,
- portillo: ez dirudi gaztelaniaz ere erabat finkatuta dagoenik. 'Techa'ren kasuan, gure basean hauek azaltzen dira, 'portillo de' horrezaz gainera: 'desfiladero de', 'embudo de', estrechamiento de' eta 'paso de'. Ondorioa, betikoa, euskaraz ere 'haitzartea', 'onila', 'estu-unea', 'igarobidea'.
- torca: izen geografikoetan 'sima'ren sinonimo jotzen da; euskaraz, 'leize'
Ezertarako balio badizu...
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de aztiri-futurnet
Enviado el: viernes, 11 de mayo de 2007 11:26
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Portillo de Techa eta La Torca
Egun on danoi.
Kuartango (Araba) inguruan dagoen haitzarte baten izena da Portillo de
Techa, eta Iruņa Okatik igarotzen den ibaia La Torca.
Bi horiek euskarazko izendapenik duten ba al dakizue?
Itziar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago