[itzul] Eskualdeen izen ofizialak
Asier Sarasua
asarasua a bildua codesyntax.com
Or, Maiatza 11, 13:06:06, CEST 2007
Eskualdeen zerrenda ofizialaren bila nabil, eta aurkitu dudan zerrenda
bakarra Euskaltzaindiarena da. Gipuzkoan, esate baterako, ofizialtzat
dauzka Debabarrena, Debagoiena, Urola kosta, Oiartzualdea, eta abar.
Hala ere, eskualdeetan, udaletan eta mankomunitateetan galdetuta, izen
horiek ez omen dira "erabat ofizialak", eta bakoitzak nahi duena egiten
du. Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako aldundiaren webguneetan ere eredu
guztiak aurkitu ditut (esate baterako, Debabarrenaren kasuan,
Debabarrena, Deba Behea eta Bajo Deba).
Inork badaki non argitu daitekeen zalantza hori?
Eskerrik asko
Asier Sarasua Aranberri
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago