[itzul] Eskualdeen izen ofizialak

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Or, Maiatza 11, 14:43:17, CEST 2007


eskerrik asko, Gotzon.

Zure azalpenak ulertzen ditut, bai, eta jakin badakit ez dela arazo erraza.

> Labur: ez dut uste zuk nahi zenukeen ziurtasun eta betibatekotasun 
> horrekin inon aurkituko duzunik «eskualdeei buruzko azken hitza». Ez 
> dakit zertarako behar dituzun ere, 

Hasteko, nire burua kokatzeko, oraindik ez baitakit Debabarrenean, Deba 
Behean edo Bajo Deban bizi naizen.

Baina bereziki, lanerako, beti zalantza berbera daukagulako, zein izen 
erabili euskaraz eta, batez ere, zein erabili erdaraz.

> zur elekuan, ahal dela, 
> Euskaltzaindiak emandakoak erabiliko nituzke.

Gaztelaniaz ere bai?

Eta erakundeetan ez daukazue zerrenda bateraturik? Aldundiak eta 
Jaurlaritzak ez dute izendegi bat? (ofiziala izan ez arren)

Asier




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago