[itzul] Eskualdeen izen ofizialak
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Maiatza 11, 14:31:07, CEST 2007
> Eskualdeen zerrenda ofizialaren bila nabil, eta aurkitu dudan zerrenda
> bakarra Euskaltzaindiarena da. Gipuzkoan, esate baterako, ofizialtzat
> dauzka Debabarrena, Debagoiena, Urola kosta, Oiartzualdea, eta abar.
>
> Hala ere, eskualdeetan, udaletan eta mankomunitateetan galdetuta, izen
> horiek ez omen dira "erabat ofizialak", eta bakoitzak nahi duena egiten
> du. Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako aldundiaren webguneetan ere eredu
> guztiak aurkitu ditut (esate baterako, Debabarrenaren kasuan,
> Debabarrena, Deba Behea eta Bajo Deba).
Arazo zaila jarri duzu, Asier. Izan ere, udalerri batek, esate baterako,
badu izaera ofizial bat, eta izaera horren barruan erabaki dezake -muga
batzuen barruan- bere izena nolakoa den.
Aldiz, eskualdeak eta haien izenak asko erabiltzen dira,
administrazioaren plangintza eta zerbitzuak antolatzeko oinarri izan
daitezkeen heinean. Alabaina, eskualdeak ez du berezko izatasun
ofizialik, eta zalantzakoa izan daiteke izatasun fisikoa ere ba ote
duten. Gipuzkoara mugatzearren: Legazpi non dago, Goierrin edo Urolan?
Non hasi eta amaitzen da Beterri?
Esan nahi dut eskualdeak irizpide aski eztabaidagarri edo, gutxienez,
moldagarriaz definitu eta, ondorioz, izendatzen direla. Gainera, askotan
lurraldea zatikitan banatzeko beste izaera batzuekin (adibidez,
hauteskunde barrutiak) nahasten dira eskualdeak, kontuak gehiago
korapilatzeko oraindik. Esate baterako, Ataun «Oria» izeneko barrutian
dago Batzar Nagusietarako hauteskundeetan...
Labur: ez dut uste zuk nahi zenukeen ziurtasun eta betibatekotasun
horrekin inon aurkituko duzunik «eskualdeei buruzko azken hitza». Ez
dakit zertarako behar dituzun ere, baina zur elekuan, ahal dela,
Euskaltzaindiak emandakoak erabiliko nituzke.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago