[itzul] ER: Ikaskizuna: esaldiak dira itzulpen-unitateak, ez sintagmak. (LEHEN: Re: ER: Zalantza ( todo lo quequieras/quieres ))

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Maiatza 14, 09:52:30, CEST 2007


Tira. Uste dut garbi zegoela zer esan nahi nuen horrekin: hitz solteak
itzultzea arriskutsua dela (eta askotan egiten dela), haiek esaldian kokatu
gabe.

Hala ere, "esaldi"aren definizio tradizionala onartzen bada, ez dut uste
hitzez hitz esan nuena ere ez dela halako astakeria: "esanahi osoa duen
jardun-puska".

Jakina, "esanahi osoa" zer den ere eztabaida liteke...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bittor Hidalgo
Bidalia: osteguna, 2007.eko maiatzak 10 17:55
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] Ikaskizuna: esaldiak dira itzulpen-unitateak,ez sintagmak.
(LEHEN: Re: ER: Zalantza ( todo lo quequieras/quieres ))


Juan Garziak dio bere mezuaren amaieran subjuntiboaren aitzakian:
"Ikaskizuna: esaldiak dira itzulpen-unitateak, ez sintagmak." Eta ez zait
egokia iruditu silogismoa, premisa egiazkoetatik alegiazko ondorioa iragazi
nahi izatea. Benetan uste baitut ez dela komeni gauzak nahastea hain kontu
garrantzitsuan.

Ze, esaldiak, noski, badira itzulpen-unitate.

Baina baita esaldi barruko sintagmak ere.

Eta bai eta ere, eta batez ere, esaldi barruko INTONAZIO edo INFORMAZIO
UNITATEAK. Azken urteotan oso bereziki bultzatzen saiatzen ari naizen
kontzeptua. Idaztean, eta batez ere itzultzean, denok beti kontuan izan
beharko genukeena. 10/15 silaba inguruko zati laburrak, zeinen segidak
zalantzagabeko garrantzia duen gure esaldien prozesatze eta ulertze prozesu
eta gaitasunetan. Halako zati laburren segida kontuan ez hartzeak (kontuan
"esaldia" bakarrik hartu dugulako esaterako) maiz garamatza euskaraz
"korritzen ez duten" testuetara, nahiz "esaldiak" banan-banan ezin hobeto
idatziak/itzuliak izan. Elkarren segidako atal laburren arteko lotura (10/15
silaba) kontuan hartu ez dugulako.

"Esaldia", bada itzulpen unitate garrantzizko. Batez ere, maila horretan
erabakitzen delako "esaldiaren gramatika" aditzaren inguruan. Baina ez inola
ere "itzulpen unitate minimoa"-edo, Juanen ondorioak oker pentsatzera eraman
gaitzakeen eran. Gure prozesatze gaitasunak, dirudienez, beste gauza asko
ere hartzen baitu kontuan, esaldiaren "osotasunaren" aurretik.

Eztabaida luzeagoa da, noski. Baina bego oharra ohar truke.

Ondo izan

Bittor

----- Original Message -----
From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
To: <altxupere a bildua euskalerria.org>; "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, May 10, 2007 11:03 AM
Subject: [itzul] ER: Zalantza ( todo lo que quieras/quieres )


> Bi kontu.
>
> Lehena, gramatikala.
>
> "Subjuntibo" kontzeptua latinari dagokio, berez, eta gatazkatsua da "modu"
> hori beste hizkuntzei aplikatzea. Euskarazko gramatika-aditu zorrotzenak
> ere
> ahalegina egiten dute terminoa saihesteko. Hala ere, "halako zerbait"
> bada,
> noski, euskaraz ere, eta ongi azaldu dute hor batek baino gehiagok haren
> tasun semantiko nagusia.
>
> Hori, ordea, "subjuntibo"zko aditz laguntzaile bereziei dagokie
> (dadin/dezan).
>
> Adizki trinkoek, berriz, ez dute indikatibo/subjuntibo bereizkuntzarik (-N
> eta -LA markak baono ez). "Nahi/behar/ahal... duenean", beraz, bistan da,
> berdin dira indikatibo zein subjuntibo ("zaude" indikatibo zein ahalera
> den
> modu bertsuan).
>
> Ez da deus asmatzen ibili beharrik, bada, eta, are gutxiago,
> hipotetikoetara
> (zenukeen!) jo beharrik erdarazko subjuntiboaren ordaintzat (!!), zer, eta
> erdaraz forma desberdina dutelako hor subjuntiboak eta indikatiboak.
>
> Bigarrena, delako esaldiaren euskal ordaina.
>
> Aurreko puntutik ondorioztatzen den moduan, aditza ez den esaldiaren beste
> osagai (lexiko edo) batean egin beharko da, egitekotan, bereizkuntza edo
> aldaera.
>
> Hona, aukeran, lehenik bururatu zaidana:
>
> "Nahi duzun zernahitarako. Nahi duzun guztirako".
>
> Hara nolako magia! "Zernahitarako" "subjuntibo"ago gertatzen da,
> "guztirako"
> baino!
>
> Ikaskizuna: esaldiak dira itzulpen-unitateak, ez sintagmak.
>
>
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
> Bidalia: asteazkena, 2007.eko maiatzak 9 17:18
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Zalantza ( todo lo que quieras/quieres )
>
>
> Galdetu zuenak jakingo du hobeto, baina esango nuke
> proposamen honetan urrundu egin garela.
>
>>Kaixo: itxura guztien arabera, nahi izan (subj.)/maite
>>izan (indik.) bikotea dugu hemen, nahiz eta argi
>>dagoen testuinguru zehatza jakitea dela onena. Nik
>>honelako zer edo zer jarriko nuke:
>>
>>Zernahitarako: nahi duzulako, maite duzulako.
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago