[itzul] Zalantza (todo lo que quieras/quieres)
Nagore Etxebarria
nagore.labayru a bildua euskalnet.net
Ast, Maiatza 10, 08:23:44, CEST 2007
Ez deutsat zalantza horri erantzunik emongo, bai, ostera, aditz trinkoen
indikatibo/subjuntibo bereizkuntzaren gainean zeozer esango.
Euki badaukagu euskeraz modu bi horreek bereizteko bidea, denporazko
perpausetan batez be. Aditz trinkoa perifrastiko bihurtzen da, baina,
subjuntibo egin orduan. Horra adibide bat:
* łKukua datorrenean hasten da udabarria˛ (Indik.)
* łKukua etorri daitenean hasiko jaku udabarria˛. (Subj.)
Bigarren esaldi horren ordean, łKukua datorrenean hasiko jaku udabarria˛
erabilten dogu gaur egun, baina jakin egin behar dogu beste forma bat
dagoana, łKukua etorri daitenean hasiko jaku udabarria˛, subjuntiboak berez
dakarren geroaldi kutsua hobeto erakusten dauena, neure eretxian.
Paule Muinoa
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago