[itzul] Artikulu hitzaren laburdura pluralean
mazkarate a bildua gipuzkoa.net
mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Al, Maiatza 14, 10:57:06, CEST 2007
Nola darabilzue "artikuluak" hitzaren laburdura pluralean?
Zuzendu behar dugun testu batean "artk." darabilte, baina zalantza dugu
hori zuzena ote den.
Bestalde, artikuluaren zenbakia numerotan jartzerakoan, testu horretan
ez dute punturik ezartzen zenbakiaren atzean (adibidez, 21 artikulua).
Guk berriz puntua jarri ohi dugu (21. artikulua). Beste kasu hauetan ez
dugu punturik jartzen: 21.2 artikulua, 33.a) artikulua...
Zer diozue?
Eskerrik asko aldez aurretik.
'Artikulu' hitzaren kasuan, nik esango nuke konbentzioz laburdura
bakarra dela: "art.". Beraz, ez du ez singularrik ez pluralik. Eta
'artikuluak' hitza laburtu nahi baduzu, laburdurari plural marka gehitu
beharko zenioke puntuaren ondoren: 'art.ak'. Hor aipatu duzun 'artk."
(plural marka laburduraren barruan) konbentzioaren kontrakoa da. Dena
den, komenigarria da kontuan hartzea beti ez dela zertan laburtu
(gaztelaniaz joera handi(egi)a sumatzen dut administrazio testuetan).
Bestetik, Gipuzkoako Aldundiko testugintzan ohitura da artikuluak
zenbaki ordinalez ematea (32. artikulua). Apartatuak eta antzekoak
euskaraz ematerakoan, aldiz, zuk aipatutako bideari jarraitzen diot, hau
da, artikuluari zenbaki ordinala eman, baina ondorengoei ez beti:
artikuluari apartatuak bakarrik jarraitzen badio (32.4 artikulua), ez;
baina, artikuluari eta apartatuari letra jarraitzen badio, horiei bai
baina letrari ez [32.4.a) artikulua].
Azken kontu hori interesgarria da, benetan. Nire ustez, komenigarria
izango litzateke estilo konbentzio batzuk lantzea eta adostea
administrazio eta lege testuen itzulpengintzan: artikulatuaren goranzko
ala beheranzko ordena, lege atalen izendapena, ortotipografia, ohiko
terminologia eta fraseologia... Dispertsio handia dagoelakoan nago.
---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago