[itzul] Artikulu hitzaren laburdura pluralean

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Maiatza 15, 14:55:26, CEST 2007


Laburdura 'art.' da. Pluralean ez diogu ezer gehitu behar, singularrean ere ez diogu artikulua gehitzen: *art.a, *art.ak. Laburdura laburtasuna behar denean baino ez da erabili behar; beraz, edozein atzizkirekin dagoela ere, laburdura behar dugunean: 'art.' soilik.

Antzera gertatzen da beste kasu batzuetan; bat aipatzearren, gaur egun zabal dabilen bat aipatuko dut. Gaztelaniaz D. eta Dña. oso erabiliak dira, laburdura baino gehiago izen osoen ordezko arrunt bilakatu dira (baina gaztelaniaz, ez euskaraz). Baina horien ildotik sortu ditugun *jn.a eta *and.a (irrigarriak), ostera,  ez dira ez laburdura ez ezer, karaktere bakarra gehiagorekin ditugu 'jauna' eta 'andrea', eta laburtasuna behar denean 'j.' eta 'a.' (izenaren ondoan ez dago zalantzarik) edo 'jn.' eta 'and.' nahikoa eta sobran dira.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Enviado el: lunes, 14 de mayo de 2007 10:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Artikulu hitzaren laburdura pluralean


Nola darabilzue "artikuluak" hitzaren laburdura pluralean? 
Zuzendu behar dugun testu batean "artk." darabilte, baina zalantza dugu
hori zuzena ote den.

Bestalde, artikuluaren zenbakia numerotan jartzerakoan, testu horretan
ez dute punturik ezartzen zenbakiaren atzean (adibidez, 21 artikulua).
Guk berriz puntua jarri ohi dugu (21. artikulua). Beste kasu hauetan ez
dugu punturik jartzen: 21.2 artikulua, 33.a) artikulua... 
Zer diozue?

Eskerrik asko aldez aurretik.



'Artikulu' hitzaren kasuan, nik esango nuke konbentzioz laburdura
bakarra dela: "art.". Beraz, ez du ez singularrik ez pluralik. Eta
'artikuluak' hitza laburtu nahi baduzu, laburdurari plural marka gehitu
beharko zenioke puntuaren ondoren: 'art.ak'. Hor aipatu duzun 'artk."
(plural marka laburduraren barruan) konbentzioaren kontrakoa da. Dena
den, komenigarria da kontuan hartzea beti ez dela zertan laburtu
(gaztelaniaz joera handi(egi)a sumatzen dut administrazio testuetan).

Bestetik, Gipuzkoako Aldundiko testugintzan ohitura da artikuluak
zenbaki ordinalez ematea (32. artikulua). Apartatuak eta antzekoak
euskaraz ematerakoan, aldiz, zuk aipatutako bideari jarraitzen diot, hau
da, artikuluari zenbaki ordinala eman, baina ondorengoei ez beti:
artikuluari apartatuak bakarrik jarraitzen badio (32.4 artikulua), ez;
baina, artikuluari eta apartatuari letra jarraitzen badio, horiei bai
baina letrari ez [32.4.a) artikulua].

Azken kontu hori interesgarria da, benetan. Nire ustez, komenigarria
izango litzateke estilo konbentzio batzuk lantzea eta adostea
administrazio eta lege testuen itzulpengintzan: artikulatuaren goranzko
ala beheranzko ordena, lege atalen izendapena, ortotipografia, ohiko
terminologia eta fraseologia... Dispertsio handia dagoelakoan nago.

---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago