[itzul] empoderamiento
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Maiatza 14, 12:42:54, CEST 2007
Hitz honen gaineko kontsulta lehen aldiz azaldu zenean, nik ez nuen
kontzeptua oso ondo ulertzen. Harrezkero, han eta hemen aurkitu dut
testuetan, eta ezagunago egin zait, adierari dagoikionez (ia) lehen bezain
ilunpetan segitzen dudan arren.
Hori esanda, nik "empower" aditza <<gaitu>>-rekin parekatuko nuke
-formaz eta adieraz-, eta hortik, <<boteretu>>. Googlen hainbat bider
erabilita azaltzen da.
<<Botereratu>> gehiago da <<elizaratu>>-ren parekoa.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago