[itzul] Ama Birjina 'tronuratu'?
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Maiatza 22, 10:39:08, CEST 2007
> Nola esaten da: Ama Birjina 'tronuratu' gaztelaniazko 'entronizar'
> esateko?
Manuel Antonio Antia, urretxuar Urnietako apaizburu eta itzultzaile
(bikain!) izandakoak, honelaxe dio *San Frantzisko Asiskoaren bizitza*
(1901) liburuan (Ainhoa Beolaren edizioa):
«Aita Santua, orazio irazekia egiñda igo zan lenaz prestaturik zeukan
jargoira, eta bere aotik adierazi zituen bizitzan adiskide eta
anparatzalle izan zanaren birtute eta merezimentuak.»
Euskaltermek erlijio gaietan honela ematen du:
[10/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Erlijioa
eu jargoi
tronu
aulki
es trono (buruzagia esertzekoa)
fr trône
Hitz horrek beste erabide bat ere hartua du, «jargi» eran:
Etienne Decrept, *Amatxi* (1914):
«Jargi gurpilldun batian sehiek errestatzen dute Katixa farnesiatua.»
Baita ere, Santi Onaindiak Bergiliren *Enearena* obraz egindako
itzulpenean (Olerti 1960), honela dio:
«Josketa au amaitu-ala, belar-zelai batera zuzentzen da Enea ona, muiño
makur ta zugazti berdez inguratukora; zelai onen erdian esparru bat dago
antzoki gisa: ara doa gure gizaki arraia, gizatalde joria atzetik duela,
eta erdi-erdian eseritzen da jargi garaian.»
Beste anitzetan erabilia izan da «jargi», baina Googlen bilatzen baduzu,
aipamen gehienak Gipuzkoako Foru Aldundiaren «jargi aretoaz» ari dira;
gazteleraz, «salón del trono», nahiz bertan ez den tronurik, ez
jargoirik, jargirik hain gutxi.
Erlijio testuingurua baldin bada zurea, «jargiratu» ipintzen ahal duzu.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago