[itzul] Ama Birjina 'tronuratu'?
Joseba Etxarri
j.etxarri a bildua euskalnet.net
As, Maiatza 22, 10:51:11, CEST 2007
Mila esker, Gotzon.
>> Nola esaten da: Ama Birjina 'tronuratu' gaztelaniazko 'entronizar'
>> esateko?
>
> Manuel Antonio Antia, urretxuar Urnietako apaizburu eta itzultzaile
> (bikain!) izandakoak, honelaxe dio *San Frantzisko Asiskoaren bizitza*
> (1901) liburuan (Ainhoa Beolaren edizioa):
>
> «Aita Santua, orazio irazekia egiñda igo zan lenaz prestaturik zeukan
> jargoira, eta bere aotik adierazi zituen bizitzan adiskide eta
> anparatzalle izan zanaren birtute eta merezimentuak.»
>
> Euskaltermek erlijio gaietan honela ematen du:
>
> [10/1] Hiztegi Terminologikoa
> Sailkapena: Erlijioa
> eu jargoi
> tronu
> aulki
> es trono (buruzagia esertzekoa)
> fr trône
>
> Hitz horrek beste erabide bat ere hartua du, «jargi» eran:
>
> Etienne Decrept, *Amatxi* (1914):
>
> «Jargi gurpilldun batian sehiek errestatzen dute Katixa farnesiatua.»
>
> Baita ere, Santi Onaindiak Bergiliren *Enearena* obraz egindako
> itzulpenean (Olerti 1960), honela dio:
>
> «Josketa au amaitu-ala, belar-zelai batera zuzentzen da Enea ona, muiño
> makur ta zugazti berdez inguratukora; zelai onen erdian esparru bat dago
> antzoki gisa: ara doa gure gizaki arraia, gizatalde joria atzetik duela,
> eta erdi-erdian eseritzen da jargi garaian.»
>
> Beste anitzetan erabilia izan da «jargi», baina Googlen bilatzen baduzu,
> aipamen gehienak Gipuzkoako Foru Aldundiaren «jargi aretoaz» ari dira;
> gazteleraz, «salón del trono», nahiz bertan ez den tronurik, ez jargoirik,
> jargirik hain gutxi.
>
> Erlijio testuingurua baldin bada zurea, «jargiratu» ipintzen ahal duzu.
>
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago