[itzul] Flexiguridad
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Ost, Maiatza 23, 08:42:39, CEST 2007
Aspaldiko, Joxe Mari:
Nik, ordea, sarean irakurri dudanez, jatorrizko terminoa 'flexicurity'
da, Danimarkako lan merkatuaren ezaugarriei lotuta agertu zena. Hortik
sortu omen ziren gaztelaniaz 'flexiguridad' eta 'flexicuridad', nahiz
eta azken hau (ingeleseko hitzari lotuagoa baita) nahiko baztertuta
geratu den.
Hori horrela izanda, eta Alfontsoren mezua kontuan hartuta,
'malgurtasunaren' alde nago (nire lehenengo aukera zena, bide batez).
Hala ere, eskerrik asko zure iritziagatik.
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago