[itzul] Flexiguridad
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
Ost, Maiatza 23, 08:20:52, CEST 2007
Nire iritziz, 'malgusegurtasuna' (edo 'malgu-segurtasuna')
'Malgutasun' nahiko finkatuta dago .
Alfontsok dioen bezala, 'segurtasun' ere finkatuta dago.
Laxarok dioenaren haritik, 'segurtasun' hitzari hasierako 'seg' kentzen badiogu, nahiz eta laburrean asko irabazi, ez da hain argi geratzen.
Ingurukoek ere hala egin dutela iruditzen zait, Googlen begiratu azkar bat emanda, alegia, bigarren osagaiaren lehenengo silabari eutsi:
en=flexisecurity, flexisafety; fr=flexisécurité; de=flexisicherheit
Uste dut kasu honetan gaztelania dela 'seguridad' hitzaren lehen silaba ezkutatu duena, hain segur 'flexibilidad' hitzaren 'xi' horrek 'seguridad'en 'se' horrekin antz pixka bat baduelarik, testuinguru egokian emanda, 'argi-edo' gera daitekeelako.
Nire puxtarria
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 22 de mayo de 2007 10:54
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Flexiguridad
Edo malguritatea?
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago