[itzul] Programa cliente

Igor Odriozola odriozola a bildua euskalerria.org
Ast, Maiatza 24, 12:09:25, CEST 2007


Bai, baina uste dut hiru kasuetan geratzen dela argi ez dela
bezeroarentzako programa bat.

Bere parekoak sortzen dit zalantza:

- Zerbitzari-programa, programa zerbitzaria...?
Eta, ondorioz, bezero-programa, programa bezeroa...?

Zer iruditzen?

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

>Bezero-programa
>
>Nik horrela jarriko nuke, argi gera dadila ez dela
>bezeroarentzako programa, bezero-zerbitzari eredu batean
>bezeroaren lana egiten duena baizik.
>
>
>
>2007/5/24, Igor Odriozola <odriozola a bildua euskalerria.org>:
>>
>> Eguerdi on,
>>
>> Informatika-arloan nola emango zenukete "programa
>> cliente" (bezero-zerbitzari ereduan)? "Bezero-programa"
>> (hitz elkartua), "Bezero programa" (aposizioa), "Programa
>> bezeroa" (adjektibo gisa) edo besteren bat?
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Igor
>>
>>
>>
>>
>>
>

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago